Gernika-Lumoko Udalak, EHUrekin, Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketen Zentroarekin eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuarekin lankidetzan, Gernika 85 urte: Memoria, legeria eta historiografia izenburupeko kongresua antolatu du apirilaren 27tik 28rGernika 85 urte: Memoria, legeria eta historiografiaa, udalerriko Elai Alai aretoan. Herriko bonbardaketaren 85. urteurreneko ekitaldien barruan kokatutako ekitaldia dugu berau.

Udaletik nabarmendu dutenez, "kongresu honen beharrizana azken hamarkadetan egungo gizarteetan gertatu den fenomeno konplexuan oinarritzen da, iraganeko gertaera traumatikoen biktimen eta narratiba tradizionaletatik kanpo geratu zirenen memoria diskurtso historikoan txertatzeko". Hala, adostasun zabalak ehundu dira indarkeria politikoen biktimek egia jakiteko duten eskubideari buruz, bai eta, zailtasun handiagoz, "haien memoriari eusteko betebehar sozialari buruz ere". Testuinguru horretan, "indarra hartu du belaunaldi gazteenei beren hezkuntzaren esparruan memoria helarazten zaiela bermatzea".

Publiko orokorrari zuzenduta egongo da, eta 14 ikertzaile ospetsu izango ditu bi egunetan banatzen diren jardunaldiak. Hala nola, izen handiko ikertzaileak izan dira bertan. Euren artean izango da Francoren eta Juan Carlos Erregearen biografoa, Paul Preston; Espainiako historialari, ekonomialari eta diplomatiko ospetsua, Angel Viñas; Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendaria, Xabier Irujo, eta Lourdes Herrasti irakaslea, besteak beste.

Programaren barruan, Astrako babeslekuari -Goikoibarra kalean kokatutakoa- balioa emateko proiektuaren aurkezpen-ekitaldia sartu da. Hilaren 27an egingo da, eta Udaleko iturriek adierazitakoaren arabera "bertan izango dira José María Gorroño Gernika-Lumoko alkatea, Beatriz Artolozabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua".

Hitzaldiak

Jardunaldiei dagokienez, hainbat dira lehen lerroan ezarriko diren kontuak, besteak beste Gernikarra Historia Taldeak George Steerri buruz aurkezpena egingo du, Memoria demokratiko eta publikoaren ibilbideak eta lekuak (1936-1978) izango da Joseba Agirreazkuenaga eta Unai Belaustegiren hitzaldiaren izenburua edota, Gernikako (1937) eta Bartzelonako (1938) bonbardaketak jatorrizko indarkeriaren erreferente gisa izango ditu Antoni Segura i Mas kataluniarrak ek eta mahainguru ezberdinak izango dira Elai Alai aretoan.