Sute batek eragin ditzazkeen kalteak ez dira nolanahikoak. Eta badira herriak non hauen aurkako borroka tinko mantentzen saiatu behar diren. Bermeoren kasua da, non ezaugarri ezberdinengatik -Aldundiko suhiltzaileak urrun direlako, Alde Zaharraren morfolorengiagatik...- historikoki hainbat kalte eragin izan dituzten. 2013. urtean gertatutakoa baino ez da gogoratu behar. Horrexegaitik, Bermeoko Udalaren helburu estrategikoetako bat da suteetatik babesteko kontzientziazioaren alde lan egitea da, "udalerri seguruagoa lortzeko". Eta helburu honi eutsita, datorren maiatzaren 11n jardunaldi berezia ospatuko dute.

Tecnifuegorekin elkarlanean, baita suteen aurkako Babes Elkarteen Espainiako Elkartearekin lankidetzan, egun berezia antolatu dute maiatzaren 11n. Suteen aurkako babesaren espezializazioaren alde laneanantolatutako jardunaldiak "suteen aurkako babesaren benetako aukerei buruzko prebentzioa eta kontzientziazioa zabaltzea" izango du helburu. "Jardunaldia amaitutakoan, Tecnifuegok ke-detektagailuak emango dizkio Udalari, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen etxeetan jar ditzan", udal bozeramaileek diotenez. Aldez aurretik, hala ere, prebentzioan eragiteko aukera izango da.

Solasaldi ezberdinak izango dira, "segurtasunaren arloan sakontzeko". Adituek eskainiko dituzte solasaldiak: Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zerbitzuko plangintza-teknikaria den Jose San Antonek emango du hauetako bat, baita Segurtasun Pribatuko Unitateko buruak ere. Edo Tecnifuegoko ordezkariak ere izango dira egun horretan Bermeon. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen nagusiek ere parte hartuko dute. Aritz Abaroa alkateak adierazi duen moduan, "suteen aurkako babesaren benetako aukerei buruzko prebentzioa eta kontzientziazioa zabaltzea" izango dute helburu naugusi.

Larrialdiak

Suteen

aurkako prebentzioa. Amaiatzaren 11n landuko den jardunaldian "prebentzioa lantzea funtsezkoa" izango dela nabarmemdu dute udal arduradunek. Horretarako hainbat arlo desberdinetan sakondu nahi dute, bai behar bezalako tekniken jakintzatik abiatuta eta baita horrelako larrialdien kontra nola erantzun ere.

Prebentzio

sistemak banatu. Udalak hainbat ke-detektagailu jasoko ditu, eta maiatzaren 11n "zaurgarritasun egoeran daudenherritarren artean banatuko dituela" aurreratu du Aritz Abaroa alkateak.