atzo. Marijesiak koplak abesteko ohiturari hasiera eman zioten atzo Gernika-Lumon Gabonak iristen direla iragartzeko. Laster, oso laster, goizeko 4:00etan, herriko hainbat kaletatik hasi zuten erronda, tenperatura baxuei aurre eginez. Marijesien lehen irteeran 70 lagun inguruk hartu zuten parte eta bakarlariak Denis Azkarate eta Alex Uriarte izan ziren. Bi ordu inguru eman dituzte erronda egiten eta gaur ere tradizio horrekin jarraituko dute. Gaurkoan, Fernando Astoreka izango da bakarlaria.