radizioa, ilusioa eta gogo handia. Horixe da Marijesiak deskribatzen dituena, eta aurten ere Gernika-Lumoko kaleetan zehar koplak abestuko dituzte, Gabonak datozela iragarriz. Pandemiak eragindako egoera zela eta, aurreko urtean ez ziren Marijesiak normalean bezala ospatu eta Gernika-Lumoko herria gogo askorekin geratu zen.

Aurtengoan, gogo asko dituzte eta osasun-neurriak beteta eta segurtasuna mantenduz, Gernika-Lumoko kaletara bueltatuko dira. Bihar goiz hasiko dira kantatzen kaleetan zehar. Goizeko 4:00etan hain zuzen ere, herriko hainbat lekuetatik ibiliko dira gabon kantak abesten.

Esan bezala, gaueko errondak bihar bertan hasiko dira kalez kale "danon poztasunerako gure bazterrak koplakaz betetan", diote. Aurten, koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Jose Antonio Uriarte Itxaso, Fernando Astoreka, Ane Miren Arejita eta Alex Uriarte Atxikallende "bakarlarien ahotsetik berriro helduko zaizkigu, albotik talde osoa daukatela erantzule eta horrela bederatzi gauetan Gernika-Lumotik zehar ibiliko dira punta batetik bestera", ahalik leku gehienetara ailega- tzeko helburuarekin.

2021ko Marijesien diru batuketa beste ekimen solidario baterako erabiliko da. Horrela, abenduaren 24an batuko den dirua Etorkizuna Musiketan taldearentzat izango da. Etorkizuna Musikatan kultura inklusiboko proiektu bat da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan bizi diren eta/edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden hainbat kulturatatik datozen haur eta nerabeekin egina, gizarteratze- eta dinamizazio-lan sozio-edukatibo bat egiteko, gizarte-kalteberatasuneko testuinguru bihurtzen lagunduko duen haur-orkestra bat sortuz. "Diru-batuketa hori azken egunean (abenduak 24) egingo da, goizeko errondetan kalerik kale, beti ere pandemia-egoerak txarragora egiten ez badu, eta neurri zorro-tzagoak agintzen ez badituzte", azaldu dute.

Biharko ibilbidea honako hau izango da: Andra Maria eleiza - Allendesalazar - Santa Klara - Zearreta - Frai Martin Murua - Iturriondo - Iturriondo plaza - San Jose auzunea - San Frantzisko - Mestikabaso (goitik) - Urremendi (goitik) - Lurgorri - Araba - Gipuzkoa - Arana auzoa - Rotonda - Iparragirre - Gurutze Gorria - Juan Calzada - Alondegia -Industria - Picasso - Merkurioa - Artekalea - San Juan - Barrenkalea -Andra Maria - Domingo Alegria plaza - 8 de enero - Adolfo Urioste - Iparragirre - Loizaga -J.A. Agirre plaza - Don Tello - (Labakoa okindegia) - San Roke - Domingo Bernaola - San Juan - San Juan ibarra - Urkieta - Carlos Gangoiti - Txorraburu - Pedro Elejalde - San Juan - Goienkalea.

Bakarlaria

50 urte

Denis Azkarate. Protagonistetako bat Denis Azkarate izango da. 50 urte daramatza parte hartzen eta 44 bakarlari gisa. "Jada ez naiz urduri jartzen", dio. Baina ilusioa "lehen eguneko bera da". Azkaratek azaldu duenez, "egun handiak dira gernikarrentzat, eta herriko norbaiti zerbait tipikoaz galdetzen badiozu, Marijesiak izango dira esango dizun gauzetako bat".