Photoka, Gernika-Lumoko argazkilaritza elkartearen sarien seigarren edizioak banatu ditu ostiral honetan. Kultur Etxean egin zen ekitaldian, aurtengo argazki onenak aukeratu dituzte, hiru kategorietan. Irabazleei dagokienez, gai libreko kategorian, teknika baldintzatuan, Ready to bullfight izenburupeko lana aukeratu dute sari nagusi moduan. Irudia Jordi Cohenena da. Bigarren sailkatua Arkaitz Ruiz Iglesiasen Child in time izan da. eta hirugarren Jesus Larrea suertatu da, Ready to bullfight Child in timeUnax gozaltzen

Hala ere, Photokak beste bi kategoria ere saritzen ditu. Lehena Urdaibai kategoria da, non inguruko naturguneei aipamena egiten dieten. Eta sailkapen honetan Iker Pardo izan da nagusi, Atxerre, Eneko Ibarguengotiaren aurretik. Azkenik, teknika libreko kategorian Mariano Torrecilla gailendu da, Día de lluvia. Bigarren Aitor Arana izan da. Gernika-Lumon ospatzen den argazkilaritza sariketaz aparte, photoka elkarteak Euskal Herri mailako lehiaketara joango direnak ere hautatu ditu. Kategoria bakoitzeko hiru argazkilarik jaso dute hara joateko gonbidapena.