ARAI latzei aurre eginda, eta pandemiak eragindako amesgaiztoaren helmuga hurbi delarik, Busturialdea eta Lea-Artibaiko egunerokotasunean erreferentziazko diren elkarte eta norbanakoek ordaina izango dute gaur, Laboral Kutxa DEIA Hemendik sarien hamalaugarren edizioan. Sari banaketa ekitaldia 18:30etan hasiko da eta Bermeo izango dute aurtengoan anfitrioi. Zehazki, ekitaldia Nestor Basterretxea aretoan ospatuko da, eta nola ez, egun beharrezkoak diren osasun neurriak zorrotz beteta.

Eta sarien helburu bakarra eskualde bietako erakundeen lana txalo-tzea da, eta Busturialdeko eta Lea-Artibaiko elkarteak izango dira protagonista nagusiak. Euren artean, Ondarroako Aurrera kirol elkarteak, zeinek ehun urteko ibilbidea bete duen artengoan. Urte gutxiagoko jarduna izan du Bermeo Tuna World Capital (BTWC) erakunde publiko-pribatu ak, baina bai etorkizuen oparoa duela. BTWCek "maila globalean sustatzen du atunaren inguruko kudeaketa jasangarria, baliabide naturala den heinean, ezagutza zientifikotik eta praktika onen lidergotik abiatuta". Udalerriarekin jarraituz, berebiziko lana egiten du Bermeoko Gurutze Gorriak, itsasoan zein lehorrean izan litezkeen edozein gorabeherari aurre egiten. Eta horrexegaitik jasoko dute aipamena.

Ostean naturaren tartea irekiko da, zeren Mundakako Gazte Zar mendi taldeak, Lurgaia Fundazioak eta aurten 75 urte bete berri dituen Artibai Mendi Elkarteak jasoko dute saria. Lehenak eta hirugarrenak mendizaletasuna sustatzeagatik, eta Lurgaia Fundaziok Urdaibaiko naturguneei egindako ekarpenagatik, batez ere Muxikan lantzen diharduten Unbabasoko proiektuagaik. Kostaldetik Gernika-Lumorantz salto eginda, Euskal Herria Museoak ere aitortza izango du, hiru hamarkadaren ondoren euskaldunen ondarea erakustearen alde egindako lan oparoagatik. Eta euskal kantagintzari egindako ekarpena ere kontutan izango da, Eñaut Elorrietari emandako azken sariarekin.