Sektore garrantzitsua da, Gernika-Lumon 750 lanpostu sortzen dituena. Udalaren txostenen arabera, "400dik gora establezimendu daude, horietatik 90 izanik taberna eta jatetxeak. Bizkaiko denda-biztanle ratio handiena" du udalerriak. Eta koronabirusak eragindakoaren ostean, merkataritza bizibarritzea helburu duen ekimena aegin dute beste behin, Nik Gernikanren baitan, udalerriko dendarik onenek saria jasoko dute.
Bigarren edizioa beteko du sariketak. Beronen helburua "sare-komertzialean eta ostalaritzan aritzen diren profesionalen jarduna aintzat hartu" nahi du Gernika-Lumoko Udalak. Baita "eskain-tzen duten kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eta bezeroenganako tratu ona saritzea". Kontutan izango diren kontuen artean ere, "prektika berritzaileak eta jende aurreko atentzioa" izango dira komtutan, "garai berrietara etengabe egokitzen diren enpresa txikiak" diren heinean. Zenbait kategoriatako izendapenak izango dirala iragarri dute: ibilbide komertziala, Gernika/Urdaibai markak sustatzea eta auzoetako merkataritza eta ostalaritza, Udaleko bozeramaileek azaldutakoaren arabera.
Sariei dagokienez, eta sañtoki eta ostalaritza negozioei aitortza egoteaz gain, guztira 1.000 euroko saria lortuko dute atal bakoitzeko irabazleek. Gernika-Lumoko edozein negoziok -enpresa txiki edo ertain, txikizkako merkataritzan ari diren enpresak eta ostalaritza negozioak- parte hartu ahal izango du lehiaketan. Udalak azldu duenez, "markataritza arloko hainbat adibide onartuko dira, besteak beste ileapaindegiak, estetika dendak, garbitegiak, kopisteriak, argazkilaritza dendak, konponketetarako dendak edota gimnasioak". Eta nahiz eta oraindik ez dute sari emate egunik zehaztu, lehiaketan apuntatu ahal izateko hitzordua jarria dute. "Parte hartu nahi duen edozein negoziok urriaren 15era arteko epea zaingo du". Azkenik, edozein informazio zehazteko Gernika-Lumoko Merkataritza Bulegora jo ahal izango da.
Iazkoan eman zituzten lehenengoz sariak. Guztira 55 merkatal negozio aurkeztu ziren, eta guzti hauen artean Musutruk Kafe Antzokia (ostalaritza sailean), Khaleko (berrikuntza atalean), Lorategieta Unico (auzoetako merkataritza) eta 1848. urtean arteak ireki zituen Drogueria Amutio (ibilbidea) izan ziren garaileak.