Ontziei bigarren bizitza emateko proposamen argirekin, Eusko Jaurlaritzak, Ecoembes eta Ecovidiok martxan jarritako Ekoadrila egitasmoa Gernika-Lumon izan zen atzokoan. Euren txokoa Foru plazan egokituta, hainbat herritar eta bisitariren harreta jaso zuten. Hala, birziklatzeari buruzko zalantzak argitu eta opariak banatu zituzten -%100 kotoi organikoz egindako poltsa bat- Ekoadrila Test delakoan parte hartzen zuten guztien artean. Kanpainaren protagonistak ere bertan izan ziren. Zehazki, Detergenteberri, plastikozko ontzien ondorengoa; Lataburu, metalezko ontzi anitzen ondorengoa; Kajaguren, kartoien eta paperen ondorengoa; eta Fraskobide, beirazko botilen eta txarroen ondorengoa.

Atzokoan Busturialdeko udalerrian izan zen Ekoadrila. Goizeko 11:00etatik eta 14:00ak arte, ehunka pertsona pasa ziren egokitutako txokotik. Eta bertatik bertara, herritarren galderak eta zalantzak argi-tzeko prest izan ziren kanpainako protagonistak. Hala, "jende nahikoa hurbildu zaigu", zioten arduradunek. "Egia esan, jakin bagenekien Gernikan bazela birziklapenaren aldeko mugimendua. Eta egiaztatu egin dugu". Jolas sinple baten bitartez -erruleta bat-, gernikarren parte-hartzea "aipagarria" izan zela zioten. Uda partean martxan jarritako ekimena da berau, presentzilki egiteaz gain, kanal anitzekoa dena. Izan ere, @detergenteberri @kajaguren @fraskobide ontziek bereuren profil propioa dute sare sozialetan -Instagramen adibidez-, eta @ekoadrila osoak baterako perfil bat du Facebooken. www.ekoadrila.eus webgunean aholkuak aurkitu ahal izango dira birziklatzeari buruz, "eta lau esperientzia iraunkor bikainen zozketan parte hartu ahal da, birziklatze-testa betetzeagatik soilik", diotenez.

Kanpainak, hala ere, Euskadiko Hondakinen Plan berriak ezartzen dituen helburuak betetzeko du oinarri, 2030ean gaikako bilketa %75ekoa izateko jomuga, zehazki, kontuan izanik Euskadi gaur egun Estatu mailan aitzindaria dela %63ko portzentajearekin, "baina ezin dugu autokonplazentzian erori", diote Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen Saileko arduradunek. Ekoadrila izenburuko familiak bizitza hartu du udan Euskadi osoan zeharka-tzeko. Pertsonaiek "eskerrak ematen dizkigute birziklatzeagatik, eta orain bezain ondo birziklatzen jarrai-tzera animatzen gaituzte". Kanpaina didaktikoa, Lea-Artibain ere izango duena geldialditxoa. Lekeition izango da, Independentziaren plazan, abuztuaren 15ean eta arratsaldeko 17:00etatik 10:00etara arte.

EAEko datuak

Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, "hondakinen sorreraren korronte nagusietako bat udal-eremukoa da, non urtean milioi bat tona baino zerbait gehiago sortzen dugun; 481 kg/biztanle urteko ratioa, alegia. Kopuru hori %2,2 jaitsi da 2010. urtearekin alderatuta (492 kg/bizt. eta urteko), eta helburutzat plantea-tzen da -sortzen ez dena baino hondakin hobeagorik ez dagoela prin-tzipioaren pean- 2030erako tasa hori %10 murriztea". Nahiz eta koronabirusak salbuespenezko egoera soratarzi duen, " hondakinen gaikako bilketa edo bereizketa eta hondakin-tipologia bakoitzerako aurreikusitako edukiontzien erabilera berriro kontsolidatu da, ingurumenaren alde euskal gizartean oso zabaldua dagoen praktika gisa. Ondorio hori atera da Euskadin hondakin horien bilketa-zerbitzua ematen duten tokiko erakundeek -251 udalerri ordezkatzen dituztenek- emandako herritarren partaidetza-datuetatik. Zifra horiek ziurtatu egiten dute urtetik urterako hazkundea gaikako bilketarako edukiontzi guztietan -oria, urdina, berdea eta marroia- utzitako hondakin-kopuruan". Hala ere, tendentzia argia da: Euskadiko biztanle bakoitzak 24,4 kilogramo hondakin -%6,7 gehiago aurreko urtearekiko- utzi zuen edukiontzi horietan, plastiko, metal eta brikezko etxeko ontzietarako direnetan. Kopuru hori, azken bost urteetan, %34 handitu da".

Ekoadrila

Kontzientziazioa. Birzikla-tzeari buruzko zalantzak argitu eta opariak banatu zituzten .%100 kotoi organikoz egindako poltsa bat- Ekoadrila Test delakoan parte hartzen zuten guztien artean.

Harrera "ona". Kanpainaren protagonistak ere Gernika-Lumoko Foru plazan izan ziren. Zehazki, Detergenteberri, plastikozko ontzien ondorengoa; Lataburu, metalezko ontzi anitzen ondorengoa; Kajaguren, kartoien eta paperen ondorengoa; eta Fraskobide, beirazko botilen eta txarroen ondorengoa. Harrera "ona" izan zutela adierazi zuten kanpainaren arduradunek.