Gautegiz Arteagako eta Sukarrietako udalek, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, BI-3234 errepidean zehar, Kanala auzoan, "trafikoa baretzeko sistema jarri dute martxan aste honetan", semaforoen eta oinezkoentzako pasabideen bidez. Hauek dira toki-administrazioek dituzten helburuak: "trafikoa baretzea, bereziki trinkoa udan, auzotarren eta inguruaz gozatzera doazen pertsona ugarien bide-segurtasuna hobetzea, eta trafikoak ingurumenean daukon eragina murriztea".

Kanala auzoa Sukarrieta eta Gautegiz Arteaga udalerrietakoa da, eta bertan martxan daude dagoeneko oinezkoentzako lau pasabide, pultsadorea daukaten semaforoekin eta aurreabisu-semaforo bat ere. "Trafiko sistema berria aste honetan jarri dute martxan, uda garaian, izan be, trafiko fluxua gehiagotu egiten da udan". Asko eta asko Ibarrangelun diren Laida eta Lagako hondartzetarako bidea erabiltzan dute, eta arriskuak saihesteko aldera jarri dituzte semaforoak. "Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak emon nahi dizkiogu Kanalako zeharbideko segurtasuna hobetzeko egin diogun eskaerari erantzuteagatik, benetan beharrezkoa zelako inguru horretako trafikoa baretzea", azaldu dute Gautegiz Arteaga eta Sukarrietako alkateek, Juan Felix Naberanek eta Erruki Goirienak hurrenez hurren. "Orain, hondartzetarako zirkulazioaren intentsitateagatik eta, denboraldiaz kanpo, jende gutxi ibiltzen den errepidea denez, pertsona batzuek azeleragailua gogor zapaltzen dutelako. Hemendik aurrera, inguruko bizilagunek arrisku barik igaro dezakete errepidea. Gainera, bide hau udan askotan erabiltzen da, eta trafikoa baretzeko sistema barriagaz, ibilgailuek moteldu egin behar dabe martxa, beraz, segurtasuna irabaziko dogu", diotenaren arabera.

Bizkaiko Foru Aldundiak jarri ditu semaforoak eta baita obra zibila egin, hau da, zerbitzuak, hoditeria elektrikoak eta konexioak eta "BI-3234 errepidearen zatia egokitzeak, Sukarrietako eta Gautegiz Arteagako udalek egin dtee lankidetzan". Lan hauek Urdaibaiko Bioferaren Erreserbaren Patronatuak (Eusko Jaurlaritza) garatzen duen Kanala auzotik Lagako eta Laigako hondartzak lotuko dituen "oinezkoentzako bideko obrekaz koordinatu dira", alkateek jakinarazi dutenez.