Mari Carmen Zubieta ibarrangelutarraren margolanen enkante-erakusketa baten bidez minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko, Ibarrangeluko kultur etxean jarri dituzte herritarraren artelanak, erakusgai eta baita salgai. Azaldutakoaren arabera, “Mari Carmen Zubieta, Karmentxu, ibarrangelutarrak ondare artistikoa utzi zuen eta bere familiak ekimen kultural-solidario batean balioan jartzen du. Ekimen horrekin, minbiziaren aurkako ikerketan lagundu nahi dute, eta omenaldia egiten diete. Gaixotasuna sendatzeko aurrerapen zientifikoari laguntzeko funtsak lortzeaz gain, gaixotasuna pairatzen daben pertsonei gaixotasuna ulertzen eta gainditzen lagundu nahi diete”.

Erakusketa irailaren 5era arte izango da zabalik, eta lortutako dirua “AECC-Bizkaia Bizkaiko Minbiziaren aurkako Elkarteari emongo zaio”, diotenez. Azkenik, irailaren 8an, 19:00etan, Kultur Etxean hitzaldia antolatu dute, “Minbiziaren mitoak eta errealitateak: ulertu sendatzeko”izenburupean. Gaia Arkaitz Carracedo Biozientzien Ikerketa Kooperatiboko Zentroko (BioGUNE) iker-tzaileak azalduko du.