Alde bientzako egitasmo "onuragarria" izango dela uste dute. Izan ere, orain dela 41 urte Lamerapunten, Bermeoko portuko sarrera-irteeran ezarri zen eskultura da Xixilirena. Eta denbora guzti honetan ez da zeharberritua izan, ez du mantentze-lanik ezagutu. Aste honetan ekingo diote Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako Fakultateak, Eusko Jaurlaritzaren Portu zuzendaritzak eta Udalak irudiaren premiazko-eskuhartzeari. Baita astean zehar amaitu ere. Etorkizunerako ideiak eskainiko dituen analisia Miren Oteros Echeverria ikasleak egingo ditu, Enara Artetxe Sanchez eta Jose Luis Larrañaga Odriozola irakasleen gidaritzapean.

Jose Luis Butron eskultoreak sortu zuen Xixili eskultura 1980 urtean. Eta ordutik gaur egunera, hurbileko itsasoaren giro gaziaren eraginez, hainbat konponketa egitea beharrezkoa da. "Barne-egitura metalezkoa da, eta kanpoan hormigoia da nagusi, kolore ezberdinak dituen", EHUko irakasleen esanetan. "Eta urteen poderioz, eta duen kokapenagatik, beharrezkoa da mantentze-lanak egitea. Ez da berdin hemen, Bermeon eta portu inguruan den eskultura baten mantenua, edota lehorreko herri baten dagoena. Premiazko da eguneratzea", ziotenez. Aritz Abaroa alkatea ere iritzi berekoa da. "Xixili gure ikurra da, gure ondare historiko-artistikoa, denbora gehiegi egon da alde batera utzita. Hi-tzarmen honen bitartez, gure lamia berreskuratuko dugu eta etorkizun oparoa duten arte ederretako ikasleei egiazko lan batetan esku-har-tzea ahalbidetzen diegu". Gainera, "Arte Ederretako ikasle bati aukera ematen diogu, bere lehen lanean murgiltzeko".

Udalak "premiazkotzat" jo Bermeorentzako hain "esanguratsua den lan honen azterketa eta esku hartze zehatzak egitea". Hala adierazi zuen atzokoan Aritz Abaroa alkateak. Alegia, erabilitako sormen-prozesuak eta materialak ezagutzea, kontserbazio-egoera aztertzea eta lana kontserbatzeko zein arriskuak ekiditeko unean uneko esku-hartzeak egitea. "Elkarlanaren bitartez egingo dugu, gainera, EHU eta Udalaren artean. Printzipioz, "etorkizunean zein pausoa eman da ikertuko duguna. Non dauden narridurak, non apurketak... Udalak izan dezala egoeraren gaineko informazio osoa. Guk proposamena egingo dugu. Konponketa txiki batzuk baino ez ditugu egingo, behar-beharrezkoak direnak", EHUko irakasleen esanetan.

Formula berbera erabili ziten Zumaiako (Gipuzkoa) estazioan dagoen mosaiko egindako beste eskuhartze batek. "Kasu honetan, hala ere, kontua zailagoa izan liteke, eskulturaren egoera ez delako batere ona". Eta Xixili eskulturari egin beharreko kontuak Oterosen esku izango dira. "Obraren ikerketa egiteaz gain, Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze Graduko ikasleen unibertsitate-prestakuntza osatzea eta hobetzea ahalbidetuko da, obra errealean ikusi eta esku-hartu ahal izango dutelako", Abaroaren esanetan. Alde biak, bai Udalak eta baita EHUk Asier Romero Andonegi bermeotarrak egindako zubilana goraipatu dute. Unibertsitateko bereko Hezkuntza fakultateko dekano, berak eman zuen eskulturaren egoera larriaren abisua eta baita Udala eta Arte Ederren Fakultatearen artean komunikazio lana. Orain, hurrengo aste honetan zehazki, Xixiliren egoera hobe-tzeko proposamena zehaztuko da, etorkizunean bere mantentze-lanak egiteko.