Ez da izaten erreza ari, edozein elkarterentzat, baina pixkanaka badoaz etorkizunerantz bideratuta. Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak jakin badaki egoera ez dela erreza, batez ere koronabirusaren eraginagatik, eta bere jarduna egiteko aukera handirik ez dutela, euren dantzak kalean ikusi ahal izateko batipat. Baina nahiz eta koronabirusak bere egunerokoa hutsaren hurrengoan utzi duen, aktibo dabiltza. Ez entseguetan, baina bai dantzaren mundua lau haizeetera hedatzen. Eta euren azkenengo ekimena, euren jarduna gizareteratze aldera aldera, taldearen jantziak kalea ateratzea izan da. Hala, azken egunotan euren 40 jantzi erakuslehioetan ikusgai dira, euron 45 urtetako ibilbidearen adierazgarri.Euskal Herriko folkorez jantzi dituzte Bermeoko dendetako erakusleihoak; hauetariko 40 izan dir, hainat lekutan agertuz. Hala ere, hauek ikusita, jantziak ikusteko aukera berria izango da, maiatzaren 7tik 16ra bitartean Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan jarriko duten erakusketan. Bertan izango dira folklore talde bermaotarrak hainbat urteetan batutako arropa, material eta musika tresnak, Euskal Herritik heldutako zazpi herrialdeetakoak. Ondo jarriak, gainera, ikusgai izateko. “Gure proposamena hauxe da: egindako lana, urteetan zehar izandako ibilbidea, goratzea. Hainbat jantzi ditugu, leku eta Euskal Herriko toki desberdinetakoak”, Euskal Herriko hainbat txokotan lortutakoak, “baina hauek Bermeon erakutsi nahi ditugu. Gure udalerriari zerbait eman”, diotenez.

Erakuslehioetan euren jantziak erakustea Berton elkartearekin izandako lakindetzatik dator. Bermeoko txiki-erdi enpresen elkartea dute bidelagun egitasmo honetan, hauetako 40 establezimendutako erakusleihoetan ikus daitezke material desberdinak medio. Jomuga argigarria da: “jakin badakigu ezin dugula dantzarik egin. Euki genuen momenturen bat iazkoan, baina irailetik eurrera ezin izan dugu jaialdirik egin, ezta entsegurik ere. Eta Bermeoko kalera irten nahi dugu, egiten duguna erakutsi, herriaren aldeko zerbait egin”.

Hasiak dira horrelako ekimenak egiten, bai sare sozialetan eta baita beste komunikazio-bideetatik ere. “1976 urte hura zertan zatzan erakusten, elkartea zelan jaio zen. Eta ordutik hona zelan ibili izan garen”, diotenez. Hurrengo egitasmoa Basterretxea aretoan izango duten erakusketa da, “baina etorkizunerako hainbat asmo ditugu”. “Sare sozialetan baditugu zenbait lehiaketa irekita edo ireki-tzeko”, diotenez. “Eta egingarriak diren asmoak errealitate bihurtu nahi ditugu, ahal den heinean”. Besteak beste, datozen asteotan tailerrak antolatu dituzte, txiki zein nagusiei folklorearen munduaz gehiago jakinarazteko. Baita beste hainbat ekimen ere. Eta etorkizunean ere hainbat sorpresa egongo dirala aurreratzen dute. Zailtasunen gainetik, dantzan.