Milaka dira Picassoren ‘Guernica’ koadroa errepikatzen duten artistak. Gernika-Lumon orain dela 84 urte izandako sarrazkia bere diten dutenak. 1937.urteko apirilaren 26an jazotako aire-erasoa jasan izan zuen populazioaren sufrimendua azalarazten saiatu zen irudia. Milaka, ‘Guernica’ koadroari gorazarre egiten dioten artelanak. Baina bada artista bat, estaubatuarra, zeinek egiten duena Gernika-Lumora arte heltzen dena, arteari jarraiki, nazioarteko ohiartzunaz gaindi, herrra heltzen dena. Hauxe da Ron English, Gernika-Lumon bertan erakusketa ireki duen artista. Street Art edoPOP-artaren aitak erakusketa berria ireki berri du Kultur Etxean, ‘Gernika Berpentsatzen’ izenburupean.Erakusketa maiatzaren 21era arte izango da Gernika-Lumoko Kultur Etxean, bonbardaketaren ekintzea desberdinen urteurreneko egitarauak dirauen artean. Eta posible izango da estatubatuarrak egindako obrak ikustea. Baina, nor da English? Nondik dator? “Ron English AEBko artista garaikide bat da, Decaturren (Illinois) jaioa, 1959an. Marken irudiak eta publizitatea iker-tzen ditu, eta kolorea erabiltzeko duen moduagatik eta komiki-liburuen collageak egiteagatik da ezaguna”. Hala diote Gernika-Lumoko Kultur Etxeko arduradunek.

Ron English gaur egungo artista emankor eta ezagunenetako bat da. Haren irudi ahaztezinak mundu osoko kaleetan, museoetan, filmetan, liburuetan eta telebistan zabaldu dira”, Kultur Etxeatik diotenaren arabera. “Englishek POPaganda terminoa asmatu zuen, goi-mailako eta behe-mailako mugarri kulturalak (superheroien mitologiatik hasi eta artearen historiako sinboloekin -hala nola Picassoren Guernica margolan historikoarekin- buka) nahasiz sortzen dituen lanak deskribatzeko”, azaltzen dutenaren arabera, beti ere. Hala, era, beste hainbat margolan historikoren bertsioa modernoak egin ditu.

Interpretazioak

“Hala dio Englishek bere lanaren inguruan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean erakusgai duena: Guernica margolanaren 100 interpretazio baino gehiago egin ditut. “Gerta daiteke pertsona desberdinak erabiltzea eta konposizioa zehaztasun handiagoz edo txikiagoz irudikatzea, baina beti ari naiz oinarrizko mezu beraren gainean inprobisatzen -aurreiritzi kulturalak gure narratiban tinko sartuta daudela da mezu hori-” Hala era, nire Guernica arte lanaren berrinterpretzioak “mundu mailako kultura korporatiboaren produktu-kokapena nabarmen-tzen dute; izan ere, kultura korporatiboak gerra entretenimendu gisa erabiltzen du, eta entretenimendua gerra gisa”, dio.

Hala ere, English estatubatuarra Gernika-Lumon izandakoa da, orain dela aspaldi gainera. Orain dela zenbait urte izan zen Bakearen Museoan, erakusketa aurkezten. Baina oraintxe bueltan da, ikusgai gainera. “Erakusketa hau Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren jabetzakoa da eta hemendik biziki eskertzen dugu museoak Kultur Etxean ikusgai jartzeko erakutsi duen prestutasuna”, azaldutakoaren arabera.

Erakusketa. ‘Guernica’ margolanaren “100 interpretazio baino gehiago egin ditut”, dio English estatubatuarrak. Ez ditu guztiak Gernika-Lumora ekarri, hala ere, baina Kultur Etxean ikusgai dira bere artelan nabarienak.Ikusgai izango dira maiatzaren 21a arte, Kultur Etxean.

Ron English. Ron English AEBko artista garaikide bat da, “Decaturren (Illinois) jaioa, 1959an. Marken irudiak eta publizitatea ikertzen ditu, eta kolorea erabiltzeko duen moduagatik eta komiki-liburuen collageak egiteagatik da ezaguna”. English gaur egungo artista emankor eta ezagunenetakbat da.