- Ez da Gernika-Lumo pantailan agertuko den lehen aldia. Azkena ere, ziurrenik, ez da izango. Baina 1937ko apirilaren 26an jasan zuen bonbardaketari lotuta, eta ostean Pablo Ruiz Picassoren margolanaren oihartzunari jarraituta, udalerriaren irudia beste behin zabalduko da lau haizeetara naziortean. Kasu honetan, Japaniako telebista-kate baten eskutik. Izan ere ikusentzunezko bat grabatzen dabiltza egunotan, Guernica artelanaren egilearen bizipenetan oinarrituta. Hainbat gunetan aritu dira grabaketa lanetan eta izan dezakeen inpaktua handia da: 130 milioi ikuslera hel daitekeela jakinarazi du Gernika-Lumoko Ualak.

Aurten betezen dira 40 urte Picassoren Guernica Estatura bueltatui zenetik. Zehazki, Madrilera. Eta Japoniako NHK BS Premium, nazio horretako bigarren kate publikoa denak udalerrian jarri du begirada. Euren xedea argia da: Picassoren ibilbide artistikoari aipamen egitea. “Horrexegaitik, bonbardaketatik bizirik atera zirenen dokumentazia bilatzen ari dira. Gainera, Gernika-Lumoko zenbait naturgune eta hirigunetako irudiak hartu dituzte; baita Pasealekuko babeslekukoak ere. Hamar metroko sakonerako lau tunelez osatutakoa, hainbat gernikarrek bizitza salbatu zuten”, sirenoa hotsak entzun ostean bertan sartuta.

Dokumentala -NHK kateko Motoka Nambaren zuzendaritzapean grabatzen ari dena- Tokion egoitza duen East Entertainment ekoiztetxea ari da ekoizten. Printzipioz, aurten emititzeko esperantza dute, teknologia berrien laguntzarekin. Udaleko bozeramaileek zehaztutakoaren arabera, “grabaketa lanak 8K teknologiarekin ari dira egiten, deginizio oso garaiarekin. Kateak halako kalitatezko irudiak emititzen ditu, munduan aitzindaria izanik”. Japoniako telebista duen nazioarteko oihartzuna nabaria da. “130 milioiko ikuslegoa izan lezake. 10.000 paklgiletik gora egiten dute lan katean, eta ez da bakarrik Japoniako telebista-katerik garrantzitsuenetakoa, baizik eta Asia mailako informazio erakunde publiko handienetakoa da, eta munduko bigarrena, BBCren atzetik”.

Gernika-Lumok, bada, bere nazioarteko oihartzunean eragiteko aukera paregabea du. Nahiz eta bonbardaketaren osteko lehen hamarkadetan gertakaria ixildua izan zen frankismoaren gara latzenetan, 1987tik aurrera -erasoaren 50. urteurrenean- adiskidetzearen kulturaren balioen garapenaren aldeko pauso nabariak eman dira, modu askotan gainera: bizirik atera zirenen testigantzak, hainbat herrirekin egindako anaitasun mugimenduak, Gernika Gogoratuz edota Bakearen Museoaren sorrera... Ibilbideak Unescoren eskuti saria jaso zuen: “Bakearen aldeko Hirien Saria” eman zion, Europako eskualdean, 2004. urtean.

Eta udalerriaren bonbardaketari eta Picassoren artelanari erreferen-tzia egiten dioten kultur espresioak ere asko izan dira. Baita euskaldunen sinbolo den Gernikako Arbolarenak ere. Liburuetan -historialari ezagunen eskutik-, eskulturetan -Nestor Basterretxearenak, adibidez-; filmetan -Koldo Serrak grabatutako Gernika- eta musikan ere. Azken kapitulu honetan, adibidez, badira zenbait kanta euskaldun taldeek egindakoak -Negu Gorriak-, Estatu mailako kantarienak -Morente, besteak beste- eta baita nazioartean ezagunak diren Katie Meluak edo Joan Baezek egindakoak ere.

Egileak. Dokumentala Japoniako NHK BS Premium katean emango dute. Eta ekoizketa lana East Entertainmetren esku da. Nazioartean oihartzun handia izango du, ikusentzunezkoak 130 milioi ikuslera hel daiteke.