Azken urteetan egin antzera, Lekeitioko Udalak dirulaguntzak emango dizkie udalerriko gazteei. Zehazki, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek etxebizitza alokairurako dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute. Programa honen helburua “herriko gazteek arrazoizko prezioan etxebizitzak errentan hartu ahal izatea da, autonomia eta emantzipazioa lortzen laguntzeko”.

Eskariak aurkezteko epea zabalik da jada, azaroaren 19an itxiko direlarik. Udaletik azaldutakioaren arabera, “urtarrilaren 1etik aurrera ordaindutako alokairu errentak izango dira kontutan. Eskaerak udaleko bulego orokorrean egin ahalko dira”. Informazio gehiago lortzeko aukera 94 603 41 00 telefono zenbakian edota udala@lekeitio.eus posta elektronikoan. Hala ere, eskatzaileek zenbait kontu bete beharko dituzte. Laguntza eskatzen dutenen diru-sarreren topea betetzeaz gain, eta etxebizitzek gutxieneko baldintza batzuk betetzeaz gain -bizigarritasuna betezea, batipat-, “elkarbizi-tza unitatea osatzen duten pertsonetako bat gutxienez Lekeitioko udalerrian egon beharko da erroldatuta, gutxienez bi urteko etenik gabeko antzinatasunarekin deialdi hau argitaratu den unetik zenbatzen hasita”, azaldutakoaren arabera.