Euskal kostaldeko itsas ondarearen azken aleetako bat da. XX. mendearen hasieran eratuta, "Leako ezkerraldean kokatuta dauden ontziolek zaharberritzeko esku-hartzea behar dute". Eta berau ahalbidetzeko funtsezko lanei ekin berri diete. Izan ere atzo hasi zituzten Lekeitioko Mendieta ontziola eginkor-tzeko lanak. Hainbat dira egin beharreko konponketak, besteak beste teila konpontzea.

Lekeitioko Udaletik jakinarazi dutenez, "esku-hartzea, berez, 2020an hasi zen, lanen lehen fasearekin: zurezko aldamio bat eraikitzea 2017. urteko lan egonkortzaileak osatzeko. Lan-baldintza ezin hobeak sortzeaz gain, aldamioaren helburua ontziolako zaharberritze-obretara bisita gidatuak antolatzea da, eta egituraren elementu nagusietako ba-tzuetan zuzenketa-mugimenduak egiteko adinako zurruntasuna lortzea. Mugimendu hauek eraikinak arrazoizko egonkortasuna izan dezan pentsatuta daude, egitura gutxi batzuk bakarrik zuzenduko baitira, pilare nagusienak, eta ez erabat".

Hurrengo fasean, bestetik, "zurezko elementuak konpondu behar dira. Egituraren elementu nagusi eta bigarren mailako guztiak eta estaldura-elementu guztiak kontserbatuko dira, hala nola taulak eta tarimak. Teila desmuntatu egingo da, egitura berreskuratu ondoren berriz jartzeko". Zaharberritzea bukatu eta eraikinaren jatorrizko elementuak errespetatu ondoren, "jatorrizko egituraren arazoak izaten jarraituko du, izan ere hori guztiz konpontzeak eraikinaren egitura erabat aldatzea susposatuko bailuke". Hori dela eta, egonkorgailu bat jartzea pentsatu dute zaharberritzeko lanean diharduten langileek, "zutabe nagusiei behin betiko posizioan eusteko eta eraikinak historian zehar etengabe izan dituen mugimenduen prozesua berriro ez hasteko. Egonkorgailu hori alboko nabeetako batean sartuko da, eta nabe nagusia libre eta jatorrizko erabilerarako prest utziko da: ontziak eraiki edo zaharberri-tzea".

Udala etorkizunera begira jarria da, Mendieta ontziola bisita gune bihurtzeko. Orain gutxi atera du toki-administrazioak lehiaketa publikora Mendieta etxebizitaren proiektuaren idazketa. Lehiaketa publikoaren inarrien arabera, berau erabilera anitzeko gunea bilakatuko da, "ontziolaren harrera" moduan. Udalak 29.000 euro jarriko ditu idazketarako. Eta bestetik, bi milioi euroko finantziazio bila dabil Lekeitioko toki-administrazioa. Bada, hainbat erakundek parte hartuko lukete egitasmoa erralitate bihurtzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, zehazki. Udalak, berriz, proiektua aurrera ateratzeko arduradun izango da.