Ez da Lea-Artibai eskualdeko turismo sektorearen buru nagusia, baina urteen poderioz gero eta gehiago dira Markina-Xemein bisitatzeko gogoa erakusten dutenak. Eta aurreran-tzean aukera berri bat eman nahi diote Udaletik herrira heltzen direnei, eta baita markina-xemeindarrei ere. "Herritar nahiz bisitariek Markina-Xemein eta bere ondarea ezagutzeko aukera berri bat" eskainiko du Udalak, landu berri duen Ondarearen Ibilbideari esker. "Herriko interes-gune, monumentu eta eraikin aipagarrienetan zehar ibilbide labur eta interesgarri bat osatu da, eta ibilbide hori egiteko tresna telefono mugikorra izango da. Ibilbidea osatzen duten 20 puntuetako bakoitzean plaka bat jarri da, puntu bakoitzaren oinarrizko informazioa zehaztuz", azaldu dutenaren arabera.

"QR kodeak irakurtzeko gai den mugikorra erabilita, plakako QR kodea irakurri eta www.markinaxemeinturismoa.com Markina-Xemeingo turismo webgunera bideratuko da". Bertan, puntu horri buruzko informazio gehiago jaso ahalko da eta ibilbideko hurrengo puntua zein den ere zehaztuko da. Era horretan, mugikorra erabilita, herrian zehar ibilbide osoa egin ahal izango da, "Markina-Xemeinen historiaren zatitxo bat ezagutuz". Aukera bikaina da markina-xemendarrentzako ere, herria hobeto ezagutzeko koronabirusaren garaian gainera. "Covid-19aren pandemiak eragindako egoeraren ondorioz gaur egun turismoa mugatuta dagoen arren, aurrera begira Markina-Xemeinen turismoa indartzeko asmoz gauzatu du proiektua Markina-Xemeingo Udalak, herria ezagutu nahi duen bisitari orori herria ezagutzeko aukera berriak eskainiz. Gainera, Markina-Xemein eremu gorrian sartuta dagoen honetan, eta itxiera perimetrala izanik, herritarrei ere aukera bikaina eskaintzen zaie herriko ondarea ezagutzeko, herritik atera gabe ibilbidetxo osasungarria eta kultura eginez".

Ondarearen Ibilbidea lantzeaz gain, www.markinaxemeinturismoa.com turismo webgunea berritu eta indartu du Udalak, Ondarearen Ibilbidea atala sortuz eta aipaturiko puntu bakoitzeko informazioa jarriz. Udaleko arduradunek asaldu dutenez, "Markina-Xemein bisitatzen duten bisitariak jatorri anitzekoak direla kontua hartuta, lau hizkuntzatan landu da bai webguneko informazioa eta baita QR plakak ere: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Honekin batera, domeinu berri bat ere erosi da, bestehizkuntza baten nabigatzen duten pertsonak erakar-tzeko, www.markinaxemeinturismoa.com gunera zuzenduta dagoena. Horrez gain, Ondarearen Ibilbidea promozionatzeko bideo laburra ere landu da".

Ondarea

Izan ere, Markina-Xemeinek badu ondare garrantzitsua, herria bertan dagoena. Hala, ondareari aipamen egiten dion ibilbideak hainbat txoko batzen ditu. Zehazki, 20 dira: Goiko Portala; Goikoportaleko iturria; Karmengo komentua eta eliza; hirigune historikoa; Zeharkalea; Guenkalea; Iruretako Portalea; Uni frontoia; Bidarte Dorrea eta Santa Kruz ermita; Uhagon Kulturgunea; Patrokua Jauregia (edo Gaytan de Ayalatarrena); Juan Antonio Moguelen omenezko monumentua; Xemeingo Eliza; Xemeingo Kanposantua; Arretxinagako San Migel ermita; Barroeta dorrea eta ermita; Kartzeletxea; udal arrandegia eta iturria; Ugarte dorrea eta Sagastiguren.

Ibilbideari jarraituz, pausoz pauso, Markina-Xemeinen historiari egiten zaio gainbegiratua, eraikin historiko eta erlijiosoz osotutakoa. Izan ere, herriaren erdidunean kokatzen den XVIII. mendeko Goikoportaleko iturritik hasita, Uni frontoira -mundu osoan ezaguna den kirol-ekipamendua- jo daiteke, baita Arretxinafako San Migel ermitara ere, historia luzeko tenplua. Familia ezberdinen etxeak ere dira ikusgai -XVI. mendeko Ugartetarren dorrea-, eta baita, azkenik, erdigune historikoko zenbait kale batzen dira, Guenkalea edota Zeharkalea -udaletxe zaharra zengoen toki berean-, akaso.