Zerbitzua modu eraginkorragoen emango dutela eta, Morgako Udalak urte berriaren hasieran nahi du liburutegiko lanekin hasi, etorkizunean eraikina herriko mediku kontsultategi moduan erabiltzeko. Bada, toki-administrazioak 147.000 euroko kostua duen lizitazio prozesuari ekin dio, "ahal bezain arinen ekimena erralitate bihur-tzeko". Helburua osasungune berria 2022 hasieran izatea da, gaur eguneko udaletxeko espazioa utziz. Hala ere, datorren urtean bigarren fase bati ekin beharko diote, egitasmoa biribiltzeko.

"Beheko plantan dago gaur egun zerbitzua, udaletxean", dio Morgako alkatesa Maria Teresa Artetxek. "Baina badugu eraikina ondoan, liburutegiarena, egoera onean dagoena. Eta bertan jarriko dugu herriko osasun zentroa". Osakide-tzako eta Barrualde-Galdakao ESIko (Erakunde Sanitario Integratua) arduradunek baiezkoa eman zioten lekualdaketari. Aurtengo aurrekontuetako inbertsiorik handiena, "orain lehen faseari ekin nahi diogu, erakin guztia eraberritzea ez delako posible", dioenez. Lehen atal honetako lanek 10 hilabetetako iraupena izango dute. Egokitzapenak barrualdean zein kanpokaldean egin beharko dituztela iragarri du Morgako Udalak, eta lokal berria energetikoki eraginkorra izango da.

"Lehena amaitzean bigarren faseari ekin nahi diogu, ahal den azkarren", azaldu du Artetxek eta "datorren urteko aurekontuan sartuko dugu hobekuntza horren kostua. Printzipioz, 50.000 euro inguru inbertituko ditugu, horrela kontsultategi berri prest izateko. Azken lanak izango dira, zerbitzua emateko baliagarri izango direnak". Lan horiei 2021eko azken hilabeteetan ekingodiote. "Hori da dugun esperantza", adierazi du Morgako alkatesak, zeren liburutegiko eraikina egoera onean dago. Kontsultategiak ohiko beharrizan medikuak asetzeko adinakoa izango da: itxarongelaz gain, medikuak eta erizainak euren espazio propioa izango dute, eta bainugela bat ere eraikiko da. Guztira 78 metro koadroko gunea izango da. Barneko ekipamenduari dagokionez, Osakidetzaren arduradunen esku utzuko dute. "Haiek dira zein tresna behar dute dakitenak, eta haien esku geratuko da".

Lekualdaketa dela eta, hala ere Morgak ez du liburutegia galduko, izan ere bertan den ekipamendua Kultur Etxera pasako dute. "Zerbi-tzua ematen jarraituko dugu", argitu du Artetxek. Lan hauek pixkanaka-pixkanaka egingo dituztela aurreratu dute. Eta udaletxeko beheko solairuan hutsik geratzen den espazioa ere izango dute erabilgarri etorkizunerako. Izna ere, "udaletxerako sarrera lehen pisutik egin behar da, eta irisgarritasun aldetik ere hobetu daiteke, igogailurik ez dugulako gaur egun".