“Herriko ostalaritza establezimendu eta jatetxeei laguntzeko ekimen berria” jarri du martxan Bermeoko Udalak. “Janaria etxez-etxe edo/eta bertan biltzeko zerbitzua eskaintzen dituzten negozioei plataforma” berria eskaini die toki-erakundeak, www.bizibermeo.eus webgunean.

Bermeotarrek eskuragarri izango dute janari etxez-etxe bana-tzen duten ostalarien zerrenda. Gainera, establezimendu bakoitzaren deskribapen labur bat eta sare sozialen (baldin badituzte) helbideak ere ikusi ahal izango ditu bertan. “Hau da, informazio guztia modu erraz, eraginkor eta argi batean izango du eskura”.

“Helburua bikoitza da: garai zailak bizi dituen sektore honi laguntza eskaintzea eta herritarrei informazio argia ematea. Bertan agertzen den zerrenda ez dago itxia”, diotenez, eta nahi duenak bere izena eta eskain-tzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa gehitu ahalko ditu nahi duenean. “Horretarako Turismo Bulegoarekin jarri beharko da harremanetan”.

“Ez dira garai errazak ostalari-tza establezimenduentzako eta jatetxeentzako. Hau horrela izanik, laguntzeko beharra dugu eta martxan jarri dugun zerbitzu berri hau uste dut lagungarria izango dela”. Hala adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak. “Espero dut, bada, webgune berri honekin bide horretan urrats bat ematea”, esan du. Eta gehitu du: “zerbitzu honek bi helburu ditu: esan bezala, negozioei laguntza berri bat eskaintzea eta, bestalde, herritarrei zerbitzu berri bat eskaintzea”.