Hiri-ehunaren garapenari lehentasuna emateaz gain, Lekeitiok okupatutako lurzorua arrazionalizatzeko pausoak emango ditu etorkizunean. Eta hala egingo du aste honetan -zehazki azaroaren 12an- osoko bilkuran Lekeitioko Udala osatzen duten alderdiek aho batez onartutako eta behin betiko onartutako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko (HAPO) dokumentuan. “Plan hau datozen urteetan Lekeitioko udalerriaren lurzorua hirigintza ikuspegitik bere osotasunean antolatuko duen plangintza-tresna da”, Udaletik adierazi dutenez. Eta, besteak beste, datozen urteetan eraiki ahal izango diren etxebizitza kopurua ere zehaztu dute. “Etxebizitza-kopuru totala 310ekoa izango da; hortik, % 49,24 babes publikoko etxebizitzak izango dira”.

Onartun berri den eta beste erakunde publikoen onarpena izan duen Lekeitioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra “hainbat parte-hartze prozesuren emaitza da eta lekittarrengandik jasotako iritzi, ekarpen eta alternatibetatik idatzi zen planaren aurrerakina 2016 eta 2018 urteen bitartean”. Baina, oraingoan amaiera eman zaio prozesuari. Bide horretan Udalak “argi izan du natura-ingurunea eta eraikitako ondarearen babesa izan behar direla Lekeitioko ardatz egituratzaileak. Gainera, indarrean egon diren Arau Subsidiarioek aurreikusten zituzten hiri-hazkundeak gaur egungo errealitatearekin ez zetozen bat”. Horrela, dokumentua egokitu behar izan dute. “Gizartearen beharrizanak asetzera bideratuko diren hiri-garapenak lehenetsi dira; besteak beste, babes ofizialeko etxebizitzenak”, adierazitakoaren arabera.

Garapen gehienak herri barruko bilbearen edo tramaren egokitzapen-lanetan justifikatuta daude. Hau horrela, Lekeitioko HAPO berriak zenbait irizpide nagusiak jarraitu ditu. Lehena, eta akaso garrantzi-tsuena, “lurzoru-kontsumoaren arrazionalizazioa”. Bada, dokumentu berriak lurzoru berriak ez okupatzen ontzen du, gaur egun hiri-ehunean izan litezkeen aukerak probestuz. “Hau da, kaskoa egiten joan, hutsuneak betetzen joan eta ez garapen bakartuak edo isolatuak bultzatu”. Etxebizitzei dagokienez, 310 egiteko aukera plazaratzen du, gerora eraiki -edo ez- litzekeenak. Horietatik kasik erdia babeso publiko tankerakoak uzango dira.

Garai berriei egokituta, “guztira, 73.034,00 metro koadro lurzoru urbanizagarri ezabatzen dira “(gehien bat Santa Katalina eta San Antolín inguruan)”, eta lurzoru finko bat hautatu da zerbitzu-poligono bat eraiki ahal izateko, tokiko jarduerei zerbitzua eman diezaiekena. “Indarrean egon diren Arau Subsidiarioek aurreikusitakoarekiko 31.710 metro koadrotik 6.630 metro koadrora murrizten da eremua”.

Mugikortasuna

Azken urteetan ere hainbat izan dira Maderas de Lekeitio inguruneari lotutako ideiak. Hala ere, oraindik ez da planteatutako egitasmoetako bat ere egin. HAPO berriak “Plan Berezi batera bidera-tzen du baina ingurumen baldin-tzek zehazten duten erabilera-esparru mugatuarekin”.

Azkenik, udalerriaren barne oinezkoen mugikortasuna sustatzu nahi du HAPO berriak. “Nolanahi, hiri-garapen berrietan zein gaur egungo espazioetan, irisgarritasuna ziurtaraztea, indarreko arlo-araudia betez. Eta z?uzkidurei dagokienez, “gaur egun daudenak berreskura-tzea lehenetsi da garapen jasangarriaren alde eta lurzoru berriak kolonizatzea saihesteko”.

HAPO

Urteetan egindako lana

Prozesua Hiri Antolamendurako Plan Orokorra egitea urteetako lana izan da. Izan ere, aldez aurretik egindako parte hartze prozesuaren ostean, 2018ko abenduan eman zitzaion behin-behineko onespena dokumentuari “eta, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordera bidali zen bere oniritzia jasotzeko eta baita zegozkion gainontzeko administrazioetara”. Batzordeak uztailaren 8an izandako Osoko Bilkuran, aho batez, Lekeitioko HAPOak proposatutakoak onartu zituen. Aldi berean, hirigiontza- dokumentuak Ingurumen Ebaluazioaren tramitazioa pasa behar izan zuen, eta 2020ko uztailaren 30eko ebazpenaren bidez, bere oniritzia eman zion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak. Aste honetan Udaleko osoko bilkuran emandako onarpena izan da azken pausoa.