Bermeoko Udalak sexualitateari buruzko informazioa eta orientazioa emateko Bermesex zerbitzua martxan jarri du berriro. Zuzeneko arretari dagokionez, hamabost egunean behin eta ostiralero, 16:00etatik 17:30era, gazte, senitarteko eta profesionalentzako aurrez-aurreko zerbitzua dago Gizarte eta Kultura Etxean.

Hala ere, badira beste bide batzuk, gizarte sare, korreo elektroniko, skype (bideokonferentziak) eta txat bidez. Posta elektronikoa -bermesex@bermeo.eus-, Skype -orientazio.zerbitzua-, Facebook -Orienta Zerbitzua- eta Twiter -@sexorienta- bidez egin daitezke kontsultak. “Bestalde, proposamen ezberdinak eraiki daitezke; besteak beste, sexu hezkuntza programak, guraso eskolak, profesionalentzako ikastaroak, berbaldiak eta informazio kanpainak”. Gazteria Saileko zinegotzi Alazne Zumetak aipatutakoaren arabera, Bermesex zerbitzuaren bidez “herriko eta eskualdeko gazteei lagundu gura zaie modu partikularrean ezagutu, onartu eta adierazi daitezen, horrela, euren adineko beste gazte batzuekin hartu-emanak izateko modu onuragarriena bilatzeko”.