Eskualdeko beste udalerri batzuek azken urteetan egin duten antzera, Lekeitio kasu, Ondarroak ere bere edadetuen egoeraren hobekuntzarako pausoak emango ditu etorkizunea. Udalak Herri Lagunkoia delako proiektua jarri du martxan. "Ondarroako Udalak eta Antiguako Ama elkarteak abiarazitako egitasmoa da, eta bere helburua edadetuak protagonista bihurtu eta hitza eta lekua ematea da", diotenez, eta ajal den ikuspegirik zabalenarekin. Lehen pauso moduan, nagusien "ikuspegitik errealitatearen pertzepzioa eta definizioa ezagutu nahi ditu udalak", gerora beharrezko modura kalifikatzen diren ekimenak martxan jartzeko.

"Proiektuaren lehen urratsa edadetuen iritzia jasotzea da, telefonoz eta inkesta bidez". Abian jarriak dira jada galdetegiak egiten. "Inkestak Antiguako Ama elkartean daude. Bete eta bertan dagoen kutxara bota behar dira", gaineratu dutenez. Nagusien parte hartzerako deialdia egin dute, lehendabiziko diagnosa egiteko esinbestekoa delako euren iritziak jaso- tzea. "Edadetuen bizi kalitatea hobetu nahi dugu, eta ondorioz, Ondarroako herri osoarena. Horretarako Ondarroako diagnostikoa egingo dugu, herria edadetuen ikuspegitik zelan dagoen jakiteko", Udaleko arduradunen esanetan. Eta lehendabiziko etapa honetan, eta inguruko beste udalerri batzuetan egindakoaren antzera, azterlanaren gako nagusiak hauek izango dira: "irisgarritasuna, trafikoa, segurtasuna, gizarte laguntza, garraioa, aisialdia eta azpiegiturak".

Bere populazioaren profila kontutan hartuta -65 urteko biztanleak goraka doaz-, Lea-Artibai eta Busturialdeko hainbat udalerrik hasi izan dituzte Herri Lagunkoia deri-tzon programak. Hala izan da Lekeitioren kasuan, 2018an ekin zioten ekimenean, baita Bermeoren kasuan ere. Ispasterrek ere bere esperientziizan du alor zehatz honetan -2017an abian jarritakoa, zehazki-, kontutan hartuta 65 urtetik gorako adinekoen portzentaia %22ra heltzen dela, eta 80 urtetik gorako adinekoen portzentaia, berriz, %8koa dela. Lekeitioren kasuan,baina, zifra hori altuxeagoa da: edadetuen tasa %24ko da, ia biztanleren laurdena 1.741 pertsonaz osatutako kolektibo zabala izanik. 80 urtetik gorako adinekoen por-tzentaia, azkenik, %8,8koa da, 641 pertsonarekin. Bada, Ondarroari dagokionez, proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiaren hiri adeitsuen programako diru laguntzarekin ari da aurrera eramaten Udala, AZ Aholkularitza enpresaren bitartez. Eta "AZ da diagnostikoa egiteaz arduratuko dena".

ikuspegia

"Proiektuan 65 urtetik gorako ondarrutarrek parte hartuko dute. Euretako batzuek Ondarroako Udalaren izenean dei bat jasoko dute etxean, galdera batzuei erantzuteko". Helburua beraiek herriarekiko daukaten ikuspegia ematea da, "eta horrekin ondorioak ateratzea". Inkestak irailaren 21etik urriaren erdialdera egingo direla azaldu dute, eta gai hauek landuko dira, besteak beste: irisgarritasuna, trafikoa, segurtasuna, gizarte laguntza, garraioa, aisialdia eta azpiegiturak", Udaletik gaineratutakoaren arabera.

beste alde batetik, "telefono bidezko inkesta egingo zaie 65 urtetik gorako herritarrei. Antiguako Ama elkartean ere egongo da inkesta betetzeko aukera. Eguneko Zentroko erabiltzaileek eta Artibai egoitzako egoiliarrek ere edukiko dute inkestak betetzeko aukera", zehaztu dutenez.