Durangaldea

Enpresa ideia lehiaketak 7.000 euro banatuko ditu

Covid-19aren eragina arintzera bideratutako proiekturik onena ere sarituko da aurtengoan

03.10.2020 | 01:04
Yaiza Cid Foruria eta Ania Cid Foruria ahizpa gernikarrek irabazi zuten iazko edizioan. Argazkia: I. Fradua

Gernika-Lumo – Busturialdeko enpresa idea lehiaketak bere zazpigarren edizio du martxan. Lehiaketak "enplegua sortu eta Busturialdeko gazteen ekintzailetza kultura sustatzea du helburu",eta aurtengoan ere. zailtasunak zailtasun mantentzea erabaki dute eskualdeko Gazteria zerbitzuek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Aurtengo berritasunen artean, "covid-19aren eragina arintzera bideratutako enpresa-ideiarik onena ere sarituko da". Sail honetan 1.000 euro eskuratuko ditu irabaleak, "beti ere aurreko sarietako baten bat jaso ez badu.

Bestetik, irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, bigarrenak 2.000 eurokoa eta lehen sektoreari lotutako ideiarik onenak, aldiz, 1.000 euro jasoko ditu. "Gainera, lehen eta bigarren sarituei Arratzuko Elkartegiko langune bat doan itziko zaie urte batez. Halaber, Torrealday Aholkularitzak irabazleari urtebeterako aholkularitza zerbi-tzua (zerga, lan eta kontabilitate-aholkularitza) emango dio doan eta bigarrenari, aldiz, sei hilabeterakoa", azaldu dutenez.

"Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal dute, beti ere, aurkeztutako enpresa ideia Busturialdean kokatzen bada. Halaber, posiblea da enpresa ideia edo 2020an sortutako enpresa bat aurkeztea". Lanak aurkezteko epea zabalik da, azaroaren 20an amaituko delarik. Bermeo zein Gernikako Gazte Informazio Zerbitzuetan eta www.gaztedibusturialdea.eus-en dira oinarriak eskuragarri. "Osasun-, ekonomia- eta gizarte-krisia bizi dugun honetan, gazteen sormenaren alde" egin nahi dute. "Ideia berritzaileak behar ditugu susperraldiari berriro ekiteko eta balio erantsiko konponbideak emateko", diotenez.