- Gernika-Lumoko Udalak biribilgune berri bat eraiki du Zornotzarako irteerako errepidean, Aranaren parean, zirkulazioa antolatzeko. “Jarduketa horri esker, kokatuta dagoen bidegurutzearen birak berrantolatu ahal izan dira, eta hiriguneko sarrera-irteeretan trafikoa baretu egin da”.

Herri irisgarri eta segurua egiteko Udalerri irisgarria eta segurua izenburupeko proiektuarekin jarraitzen du horrela Udalak, “bai oinezkoentzat bai ibilgailuentzat”. Bestalde, Iparragirre eta Urremendi kaleetan eta Bekoibarrako industrialdeko aparkalekurako sarbidean “hiru espaloi-beheratze” egin dituzte, “inguru horretako irisgarritasuna hobetzeko”.

Jarduketa horiek ez ezik aipatutako industrialdean oinezkoentzako pasabideak eta hainbat seinale horizontal margotzeko lanak ere egin dira. “Era berean, bideak kontserba-tzeko eta mantentzeko” lanekin jarraitzen du Udalak, eta “datorren urrian bideak egokitzeko hainbat asfaltatze lan egingo dira Iparragirre, Kortezubi eta Enrique Amurrio kaleetan”.