Orain zenbait urte egindako proiektua errealitate burutuko da datorren urterako. Ibarrangeluko Laga eta Laida hondartzen arteko bidegorria egiteko lanei ekin diote berriki, ia hiru kilometrotako tartea honetuko duena. BI-3234 errepideari ondoan egingo dena, eta erreil bat zarratzea eragingo duena datozen asteotan, mugikortasun jasangarriari mesede egitea du helburunagusi ekimenak. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuorde-tzak sustatutako lan hauek “Laga eta Laida hondartzen artean oinezkoen ibilbidea egokitzeko proiektuaren barruan definitu ziren, eta Lagan iaz hasitako bide-tarteari jarraipena” ematen diotela adierazi dute Lakuako gobernuko bozeramaileek.

Hiru fasetan egingo dituzte lanak, bata besteran atzetik egingo direnak. Eusko Jaurlaritzak zehaztutakoaren arabera, lehenengo fasea aurtengo azaroaren 6rako amaitzea espero da. “Lehen fase honetako errepide-mozketak aldizka banatuko dira, hiru bide-tartetan, BI-3234 errepidean zehar. Bigarren fasea ere hiru bide-tartetan banatuko da, eta lehen fasea amaitutakoan hasiko da. Azkenik, hirugarren fasea abenduaren 9an hasi eta abenduaren 30ean amaituko dela aurreikusten da. Lehen eta bigarren faseetan, mozketa iraunkorrak egingo dira exekuta-tzen diren bitartean, baina azken faseko mozketak lanaldi bakoitza amaitutakoan kenduko dira”.

Guztira, bidegorri berriak ia hiru kilometro izango ditu. Azaldutakoaren arabera, “lanek 2.950 metroko tarte bat hartzen dute: Laga hondar-tzako lehen begiratokian hasiko dira, eta Laida hondartzan amaitu, bertako autobus-geltokiaren parean”. Jarduketa-ildo honen lorpena Urdaibai Biosfera Erreserbaren Mugikortasun Jasangarriaren Estrategiaren barruan kokatzen da. “Estrategia hori garatzen ari da Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua gaur egun, eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren Mugikortasun Planaren zirriborroan ezarritakoarenaraberako hainbat helburu beteten ditu. “Irisgarritasuna hobetzea hiriguneko nahiz landa-inguruneko biztanleguneetara eta Urdaibai Biosfera Erreserbako kultura- eta natura-intereseko guneetara” da lehena. “Estuarioko eskuin-ertzaren paisaia indar-tzea” da bigarrena. Hirugarrena, bestetik, “intermodalitate-puntu desberdinak konektatzea garraio publikoa sustatzea” da.

Azkenik, beste helburu bat ere bada. Bada, mugikortasuna hobe-tzea da xedea. “Bide-tarte hau exekutatzean, gaur egungo garraio pribatu masiboaren erabilera gutxituko da, baita atmosferara egiten diren BEG isuriak ere (1.400 t CO2/urte murriztea aurreikusten da)”, diotenez. Horren guztiaren ondorioz, “klima-aldaketa arindu, eskualdeko biztanleriaren osasuna hobetu eta irisgarritasuna, konektagarritasuna eta mugikortasuna sustatuko dira”.

Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua garatzen ari den Mugikortasun Jasangarriaren Estrategiak -1984an Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zenean ezarritako helburuen betetze-maila eta Unescoren MaB programaren oinarri diren kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren helburuak lortzeko- helburu hauek ditu: “Klima-aldaketa arintzea, isuriak murriztuz; Urdaibai Biosfera Erreserban mugikortasun mantsoa sustatzea; oinez edo bizikletaz iritsi ahal izatea eremua osatzen duten gune guztietara; eta ekialdeko eta mendebaldeko muturrak (Elantxobe eta Matxitxakoko itsasargia) konektatzea”.