- Euskal kostaldeko txokorik esanguratsuenetako da, bai paisaia aldetik eta baita duen historia zabalagatik. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Atabaka Kultur Elkarteak oraintsu eman diote amaiera Lekeitioko irlan egindako bosgarren indusketa-kanpainari. Hala, orain dela urteak hasitako lanari segida eman diote abuztuaren 18tik 21 era, beste urtebetez, eta bide batez zenbait aurkikuntza ahalbidetu dituzte. Uhartearen ipar eta hegoalde guneetan aritu dira, militarren eta erlijiosoen eraikinak ezarri ziren aldean, sorpresa berriak jasoz. "Aurkikuntzek lan-ildo berriak" azalarazi dituztela gaineratu dute Aranzaditik, "datozen urteetan" ekingo dietenak.

Bolondresekin egiten den lana da berau. Aurtengoan, eta nahiz eta koronabirusak eragindako zailtasunak medio, guztira 30 pertsona batu ahal izan ditu Atabakak. Tartean izan dira Aranzadiko teknikariak, agertzen zen edozein aztarna iker-tzeko prest. Segurtasun neurriak beteta -distantzia, musukoaren erabilera edota lan-herramintak erabiltzea- lan polita egin dute. Aranzadiko arekologoek egindako txostenaren arabera, "bi sektore ezberdinetan" aritu dira. Alde batetik, irlaren iparraldean kokatu dituzte lanak. Aintzina bertan zegoen kuartelean, lehen guda karlista aroan. "Derrigorrez bertan lanean aritu ziren presoek kostaldeko bateria guztia berriztu behar izan zuten (1836 urtetik 1839 urtera). Lanei esker, eraikinaren ezaugarriak" jakitea posible izan da. "Kuartelak 15,30×7,25 metroko espazioa zuen", teknikariek diotenez.

Bestetik, Garraitzeko bigarren gune baten ere egin dituzte indusketa-arkeologikoak. Garraitz irlaren hegoaldean egin dituzte, "non kutsu erlijiosoa zuten eraikinak zeuden", bai ermita bat eta baita fran-tziskotarren komentu bat. Egindako lanen artean, "San Nikolas -izena eman zion uharteari- ermitaren estaiari" buruzko datuak azalarazi dituzte. "Angeluzuzen plantako eraikina zen (15×19 metro, gutxi gorabehera neurtuta, 300 metro koadro okupatze zituena- eta bere zimenduak ongi kontserbatzen" dituena. "Zazpi gunetan lan egin da, bolondresen joan-etorriak ekiditeko". Bada, aurkikuntza egin dute: ehorzketa gune bat izan litekeenaren zantzuak jaso dituzte, herriko arrantzaleena izan liotekeena. Izan ere, Garraitzen lazareto bat ere ezarri zen, XVII. mendera arte erabilia izan zena eta kutsatu zezaketen gaixoak jasotzen zituena. Hala, iazkoan aurkitu zituzten monetak aurkitu dituzte, "XIV-XV mendekoak izan litezkeenak". Hala ere, datozen hilabeteetan balioztatuko dituzte oraintsu egindako aurkikuntzak.

Gainera, arestian aipatutako eraikin erlijiosoan ere lan egin dute. Bertan -uhartearen hegoaldean- jaso dute, adibidez, brontzez osatutako titare bat, XVIII. mendekoa dena antzaz. Egunerako erabilera duten beste hainbat objetu ere identifikatu dituztela gaineratu dute Aranzadi Zientzia Elkartetik egindako txostenean. Hau horrela izanda, arkeologoek datozen asteetan egingo dute lan teknikariek, bosgarren kanpainan egindako aurkikuntzak baieztatzeko. "Euskal kostaldean hain berezgarri den gune honetan egindako lanek", bada, "perspektiba berriak ireki" dituztela baieztatu dute. Beste urte batez baieztatzen den moduan, Lekeitioko Garraitz sorpresa iturri da.