- Jakin badakite aurtengo Andramari eta Santa Eufemia jaiak normaltasunean ospatzea ezinezkoa izango dela. Hala ere, Bermeoko Txosna Batzordeak badu alternatiba, Uda Txosneroa izenburupekoa. Bihartik hasita eta sei egunetan zehar, eta behar bezalako osasun neurriak hartuta, ekintza kulturalak antolatzea adostu dute.

Bihar izango da lehena, 19:00etatik hasita eta Eskola publikoan. Zirku barietea izango da lehen saioa, eta ostean bertso saioa izango da. Hurrengoko hitzorduak uztailaren 17an eta 31n izango dira, musika izango delarik protagpnista nagusia Keu, Haimar, Pablo Novoa eta Idoia Azurmendirekin lehendabizi eta Sara Zozaya eta Suaren musikarekin bigarrenez,.

Abuztuan zehar hiru zita izango dira Uda Txosneroan: 14ean Ginkana Okasientie eta 15ean Famili ginkanarekin,. Biak izango dira Kabidxen. Azkenik, abuztuaren 28an Baztarren Titereska txotxongilo ikuskizuna eta mikroan-tzerkia izango dira Baztarren. Ikuskizun guztiek hiru euroko prezioa izango dute.