- Bermeo eta Gernika-Lumoko jai batzorde eta Udalek hartutako erabaki bera hartu dute asteon Ondarroan. Koronabirusaren sortarazitako egoeraren aurrean, aurtengoan ez da udako jairik egingo. Hauen artean izango dira Andra Mari jaiak. Hala ere, alternatiba bat topatu dute udal arduradunek: "kultur agenda" berezia antolatuko dute. Zehazki, "herriko taldeekin batera eta astero egongo dira ekintzak baimenduta dauden formatuetan". Kultur Uheri izenburupean, parte hartu nahi duen orok -bai norbanako zein taldeek- proposamenak palnteatu ahal dituzte.

Kofradia Zaharrean egindako batzar batean, "Ondarroako Udalaren Kultura zinegotziaren proposamena" aho batez onartu zuten udalerriko taldeek: "egoera zelakoa den ikusita, aurten ez da Andra Mari jairik ospatuko". Izan ere, Andra Mari jaietan badira hainbat hitzordu non ehunka pertsona batzen diren: Arrantzale Eguna edota Kuadrilla Eguna, besteak beste. Ondarroaz gaindi, badira eskualdeko zein inguruko beste haibat bisitari. Eta gauer eguneko egoera kontutan hartura, ez da bideragarria halako ospakizunik antolatzea. "Jaiak bertan behera geratu dira, jaien muina jendea elkartzea delako eta gauden egoeran egonda hori ez delako bideragarria", esan du argiro Aritza Aristondo Natxiondo Kultura zinegotziak.

"Jaiak ez ditugu antolatuko, baina argi daukagu kulturak jaietan eduki ohi duen lekua eduki behar duela aurtengo udan ere. Horretarako, astero-astero antolatuko dugu ekintzaren bat, izan herriko talde edo sortzaileren baten ikuskizuna edo izan kanpotik etorritakoa". Bada, kultur sektoreari behar duen aupada ematea dute helburu nagusi, beti ere "baimenduta dagoen formatuan eta arau guztiak betez".

Kultur Uheri izena izango du aurtengoan jaioko den kultur proposamen berriak. "Kultur arloko artistak, sortzaileak, teknikariak€ krisia gogorren jasan dutenetako herritarrak dira. Egiten dutena baloratu behar dugu eta erakusteko plaza eskaini. Kulturarik gabe atzera goaz", ondarroar zinegotziaren esanetan. Eta parte hartzeko bideak zabaldu dituzte jada. "Ikuskizunen bat eskaini nahi duten herriko taldeek, euren proposamenak ekainaren 22a orduko bidali behar dituzte jrosa@ondarroa.eus posta elektronikora, 23an egingo den Kultura batzordean agenda denen artean osatzeko", gaineratu dutenez. Azkenik, ekimenak non ospatu ahal diren ere zehaztu dute: herriko frontoian egin daitezkeen ikuskizunak eta kalean zehar egin daitezkeen ekintza dinamikoak. Hala ere, oradindik zehazteke dago zeintuzk izango diren eta nola antolatuko dituzten.