Kostaldea

Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu berri du

04.06.2020 | 00:20

Gernika-Lumo – Segundo Olaeta Musika Eskolak 2020-2021 ikasturterako matrikula epea ireki duela jakinarazi du. "Haur zein helduen-tzako eskaintza zabala eskaintzen du zentroak", Gernika-Lumoko musika ikastegitik diotenez eta oraintsu ireki dute instrumentu sinfonikoak (pianoa, klarinetea edo flauta, besteak beste), instrumentu folklorikoak (txistua, alboka, danbolina) eta musika elektrikorako tailer baten (baxua eta gitarra elektrikoa, bateria) parte hartzeko aukera. Musika taldeek beste ikastaro ba-tzuk ere izango dituzte aukeran: korala, akordeoi orkestra, banda edo fanfarria, adibidez. Eskaintzaren baitan ere badira hiru eta sei urte bitarteko haurrentzako ikasgaiak, "hala nola harreman-maila 4 eta 6 urte bitartekoentzat, ikastaro monografikoak hiru urtekoentzat, ahots- eta pandero-teknika ikasgaia". Matrikula egin nahi dutenek ikastetxera jo behar dute 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, zehazki.

noticias de deia