- Ezin izan zuten iragan den igandean aldez aurretik programatu zuten jaialdia ospatzea. Koronabirusak ekarritako itxialdiak eta osasuna bermatzeko ezarritako neurri zorro-tzek euren planak zapuztu zituzten. Baina Batera Gara egitasmoaren deialdiak ehunka gernikar erakarri zituen, elkartasun uholdea sortuz. "Kaleko txoko guztietan" ekimenaren kolore bilakatu den laranja kolorea "ikusten zen", diotenez. Fibrosi kistikoa paira-tzen duten haurren sostengua bilatzen zuen egitasmoak arrakasta lortu zuen, eta antolatzaileak pozik azaldu dira, datorren urtera begira jarriz.

"Batera Gara ekimenaren antolatzaileok, ez dakigu zer eta nola azaldu momentu honetan senti-tzen duguna. Gauza bakarra bai esan dezakegu: eskerrik asko!". Izan ere, covid-19ak sortutako egoera honen aurrean, "ez genekien nola bideratu gure jaialdia. Buelta asko eman genion eta azkenean erabaki genuen bertan bera uztea. Baina gure lan guztia ezin genuen hor utzi; batik bat gure lanaren atzean, pertsonak daudelako: Fibrosi Kistikoa pairatzen duten haurrak", Facebookeko kontuak adierazi zutenez. Eta laburbildutakoaren arabera, emaitza oparoa izan da. "Gernika-Lumoko eta ondoko herrietako kaleak laranja kolorez tinta-tzeko proposamena luzatu genizuen. Emaitza? Ez dugu holako emaitzarik espero izan".

Sare sozialetan ere, hainbat izan ziren jasotako argazkiak eta mezuak. "Goizetik gauera argazkiak jasotzen ibili ginen eta segidan publikatu genituen Facebook eta Instagram kontuetan. Mezuak ere iristen ibili ziren gelditu gabe. Beste batzuek, gure boluntario lanarengaitik ere zoriondu gintuzten". Hala, antolatzailek pozik agertu dira, izan ere "ordu eta esfortzu askoren truke, hau ikusteak zirrara sor-tzen du. Batez ere, ekimenean parte hartu zutenek "gaixotasun hau sufritzen duten haurrei bizi kalitatea hobetzen" aritu zirela gogoratu zuten. Hori dela eta, datorren urtera begira jarri dira. "Ildo berdinetik jarraituko dugu, kolore, logo eta izen berberarekin. Espero dugu datorren urtean egin ahal izatea".