- Koronabirusari aurre egiteko babes neurri gisa, desinfektatze lanak indartu dituzte Busturialdeko eta Lea-Artibaiko hainbat udalerrik azken egunotan. Udal langileak kaleetara irtetzen jarraitu dute garbitasun lanak egiteko, baina azkenaldian desinfektatze lan bereziak egin dituzte, batez ere gune publikoak edota birusa transmititzeko arrisku handienak dauden lekuak garbituz. Hauxe da Bermeo, Ondarroa, Lekeitio edota Gernika-Lumoren kasua, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren datuen arabera, eskualde bietan guztira 34 pertsona daude koronabisuraz kutsatuta. Bermeo eta Gernika-Lumo dira herritar gehien egoera honetan dutenak: hurrenez hurren 14 eta 9 gaixo dituzte; Busturiak lau ditu, Lekeitiok bi eta Markina-Xemein, Mundaka, Ondarroa, Morga eta Mendexak, bana. Bada, Udalek transmisioak ekiditeko planak ezarri dituzte. Eta garbiketak lanak areagotzea izan da neurri garrrantzi-tsuenetako bat. Gernika-Lumok hala egin du, eta garbitasun langileak 100%ean mantentzeaz aparte -edukiontziak, barandak edota irekita dauden denden sarrerak errepasatuz-, eskuak garbitzeko guneak jarri ditu Iparragirre eta Saraspe kaleetako autobus geltokian, eta baita tren geltokiko kanpoan ere. Bermeoren kasuan, gune publietako desinfektatze lanak egiten ari dira.

Ondarroak asteon hasiko ditu desinfektatze lanak, gunez gune egiten joango direnak. "Eraikuntza publikoak, Alde Zaharra, Nasa, Erribera, San Ignazio eta Ibaiondon hasiko dira desinfekzio lanekin", Udaletik zehaztu dutenez. "Azken egunetan ikusi ahal izan denez herritarrak lehen beharrizanetako erosketak edo kudeaketak egitera joaten direnean gehien erabiltzen dituzten kaleak dira, eta horregatik lehentasuna eman zaie. Ibaiondon, bestalde, anbulategiaren ingurua eta Herri Busaren geralekua ere lehentasuneko guneak dira; anbulategia izango da udalak desinfektatuko duen lehen eraikina". Baina lehentasunezko guneez gain, "zamar edukiontziak dauden espazioak ere desinfektatuko dira". Lau langile ibiliko dira lanotan.

Lekeitiori dagokionez, orain dela zenbait egun ekin zioten dsinfektatze lanei. "Besteak beste, barandak, kontenedore eta zamar potoetan edota erabilera publikoko guneak sartzen dira plan honen barruan". Uribarren Abaroa egoitzan ere, "garbiketa neurri bereziak ere egiten ari dira erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko", Udaletik zehaztu dutenez. Eta atzoko koordinazioa mahaiaren bileraren ondoren -Lea Ibarreko udalerriak, Osakidetza, Ertzaintza,Gurutze Gorria, Udaltzaingoa eta Uribarren Abaroa egoitzako ordezkariak batu zituena-, udal-administrazioak oharra kaleartu zuen, non eskerrak eman zituen Lekeitioko elkarte eta kolektiboek emandako laguntasunagatik. Izan ere, txinatar komunitateak, Isuntza arraun elkarteak eta haur eskolak hainbat maskarila eman die azken egunotan anbulatorioari zein Udalari.

Nueve infectados. El alcalde José María Gorroño hizo ayer repaso de la situación del coronavirus en Gernika-Lumo. El primer edil remarcó que las autoridades sanitarias han dado cuenta de nueve casos positivos por el covid-19, "que se encuentran hospitalizados, "con edades que van desde los 30 años a los 93 años". Asimismo, anunció que la Policía Municipal está sancionando a quienes incumplen las medidas del decreto 463/2020. "127 han sido apercibidos, 56 sancionados y 267 vehículos identificados no cumpliendo el decreto", resumió Gorroño, quien hizo un llamamiento "a la calma, a la prudencia y a la responsabilidad".