Iazko arrakasta ikusita, inguruko erakundeek Urdaibai Biosfera Erreserbako ondare interprete-gidari formakuntzarako ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute aurtengorako ere. Iragan den urteko edizioan bezala, EHUko Udako Ikastaroek (UIK) antolatuta, eta Patronatoa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Urremendi eta eskualdeko berhagintzek kolaboratzaile dituen ikastaroak Busturialdeko ingurune naturaleko "tekniketan, plangintzan eta interpretazio-programen diseinuan sakontzeaz gain, Erreserbako natur eta kultur ondarearen inguruko gaiak landuko" ditu.

Hainbat dira Busturialdeak dituen altxor naturalak, arkitekturari lotutakoak zein ondareari buruzkoak. Eta, bestalde, milaka pertsona elkartzen dituen baliabideak ditu, turismoa delarik ekonomi jarduera garrantzitsuenetakoa.

Hori dela eta "edizio semipresen-tzial berria aurkeztu da" oraingoan, apirilaren 20an hasi eta ekainaren 12an amaituko dena. Edizio berri horretan, bestetik, "garrantzia handiagoa izango dute online prestakuntzak eta ikasleek haien kabuz zein tutoretzapean egin beharreko lanak", zehaztu dutenez,. nahiz eta aurrez aurreko irakasgaiak Ekoetxea Urdaibaiko instalazioan eskainiko diren.

metodologia "Ikasleei oinarrizko oinarri teorikoak eta praktikoak eskaintzea, ondarearen interpretaziorako bitartekoak eta programak behar bezala diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko ondare naturala eta kulturalaren intereseko eremuetan" trebatzea du jomuga ikastaroak. Helburu hirukoitza du ikastaroak: Urdaibaiko ondarearen interpretaziorako teknikak eta metodologia ezagutaraztea eta berau aplikatzen jakitea; ondarearen interpretaziorako metodologia ezartzea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbarako diskurtso koerentea eta estandarizatua osatzea eta lanpostu berdea bultzatzea. Iazkoan bezala, jarduera Urdaibaiko turismo zein natur baliabideetan jendaurreko ekintzak egiten dituztenetzako eskuragarri da, baita profesionalentzako zein unibertsitarioak ez diren ikasleentzako ere.

200 orduko ikastaroa izango da orotara -60 ordu aurrez aurre, 90 ordu online eta 40 orduko lana norberaren kabuz-, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban aritzen diren hainbat tekniko izango ditu maisu modura.