Lekeitio - Azaroan ekin zioten entsegu lanei, gaur iluntzean -20.00etan, zehazki- dena behar bezala joan dadin Bilbaoko Begoñako Andra Mariaren basilikan. Estrainekoz arituko da Lekeitioko Kilin Kalan korua Bizkaiko hainbat txokotako abesbatz batzen dituen biltzarrean. "Gogotsu, eta ilusio handiarekin", bere zuzendari den Oihana Etxabekren esanetan, "baita urduritasun puntu batekin ere", 104 ahotsez osatutako taldea lehen aldiz arituko da herritik kanpo. Lau urte bete barik oraindik, baina ibilbide oparoa eginda udalerriko hainbat emankizunetan, Kilin Kalak egun "berezia" izango du gaurkoa.

Lekeitio herri kantaria denik ezin daiteke ukatu. Euskal musika tradizioaren pieza bereziak diren abestiak bertan sortu ziren. Hala ere, bazen beharra edadez nagusi den jendea batuko lukeen abesbatza sortzeko. Eta horretara ekin zioten Musikaia Musika Eskolatik, 2016an, oraindik Nautikan zirela. Gaurkoa, hala ere, "zerbait berria izango da guretzako, kontzertu berezia. Begoñan arituko gara, 100 pertsona baino gehiago kantatzen. Eta beste abetsbatz batzuek badute esperien-tzia honelakoetan. Horrelako eszenatoki baten gure lehen eguna gaurkoa da. Baina gogotsu goaz", Etxabek dioenez. "Berriak izan gintezke, bai. Hala ere, ilusio handiz jaso dugu Bilbon aritzeak. Ez gara talde profesionala, gazteenak 27 urte ditu, eta nagusienak 90 urte: belaunaldi ezberdinak lotzen ditugu. Seguru dena zera da: modu hobenerenean kantatzen saiatuko garela, emanaldi polita eskaintzeko". Lau abesti kantatauko dituzte lekeitiarrek gaurkoan: La Nuit, Jean Phillipe Rameaurena; Ariel Ramirezen Alfonsina y el mar; Jaime Ovalleren Azulão eta Wolfgag Amadeus Mozarten Ave Verum Corpus. Estrainekoa prestatzeko lana erruz egin dute Kilin Kalakoek. "Azarotik ari gara entsaioetan, hirutan astean zehar. Lan asko egin dugu". Bada, egindako lana erakusteko parada ederra izango dute gaurkoan Begoñako basilikan.

Musika grin handia duen udalerria izanik, Kilin Kala Abesba-tzak hutsune bat betetzea ahalbidetu du. Baziren zenbait koru, gazte mailakoak Musikaian, baina nagusiak bilduko zituena falta zen. Hazia Mutrikuko Axular Arizmendi musikariaren diska batek erein zuen, kostaldeko lau herrien ahotsak zituenak. "Eta konturatu ginen bazegorla aukera tankera honetako proiektu bat martxan jartzeko". Esan eta egin. lehen hitzordu batera 40 pertsona hurreratu ziren. "Orduantxe konturatu ginen bazegoela gogoa, ta kantariak ere bazirela urre". Hauetako batzuk Lekeition iraganean ritu zen Itxas Soinua abesba-tzekoak zire. Musikaiako Etxabek ere zuzendari kargua hartu zuen. Eta azaltzen duenez, "nik ere hainbat ikasi behar izan nuen". Behar bezalako frogak eginda, Kilin Kala sortzeari ekin zioten.

Eta azken urteotan Lekeition egiten diren hainbat ekimenetan izan dira: Musika Astea, zortzikoteen topaketa, ETBk grabatutako programa bat... Taldeak ere, parte hartzaile berriak jaso ditu, ehundik gora ahots mixto jasoz gaur egun. Entseguak ere, maizago egiten dituzte. Eta batzorde bat ere sortu dute, antolaketa lanetan laguntzeko. Eta, orain, Bilborako saltoa emango dute. "Polita da taldea nola doan hazten. Eta zer giro polita dagoen. Egia esan, kantari asko gara. eta batzuetan kosta egiten da dena kontrolpean izateak... Baina oso pozik gaude abesbatzak lortzen dituen emaitzekin".

lagunarteko jardunaldia Etorkizunerako ere emanaldi bereziak programatu ditu Kilin Kala Abesbatzak. Hauetako lehena, adibidez, martxoaren 28an izango dute, Lekeition bertan, Andra Mari elizan. Egun horretan inguruko herrietako koruekin "lagunarteko jardunaldi ederra" izango dute: Kantuz Bizi (Mutriku), Xemein Abesbatza (Markina-Xemein), Kantaize (Ondarroa) eta lekeitiar taldea izango dira kantari. Ekitaldia 20:00etan hasiko dela aurreratu dute. "Musikak elkartutako lekeitiarrak" aurrera darraite, soinua bidelagun.