BILBO. Bermeok txakurgune berria dauka atzotik San Miguelen. Txakurren jabeek instalazio hau 24 orduz erabili ahal izango dute. Txakurgunea hesituta dagoenez animaliak solte egon daitezke.

Bermeotarrek euren maskotak kalera ateratzeko aukera berria dauka atzotik. Izan ere, Bermeoko Udalak txakurgune berria ireki du, herritarrek euren txakurrak gune honetan libreki ateratzeko. Espazio honek, gutxi gora behera, 1.200 m2 ditu eta hesituta dago animaliak solte egoteko. Ordutegirik ez da egongo eta jabeek instalazio hau 24 orduz erabili ahal izango dute. Honenbestez, Udal Gobernuak agintaldi hasieran markatu zuen helburuetako bat bete du, txakurgunea irekitzea, alegia.

Guztira, 33.064,46 euro inbertitu dira eta espazio berri honek 'Picnic' mahaiak, iturria, zakarrontziak eta txakurrentzako agility jolasak ditu (salto egiteko hesiak, tunelak, igarobideak, slalom-a€). Hala ere, nahiz eta txakurrak solte egon ahal izango diren, txakurguneak bere arauak izango ditu. Animaliak identifikatuta egon beharko dira eta euren txertoak eguneratuta izan beharko dituzte. Gainera, kontrolatutako txakurrak baino ezingo dira sartu.

Segurtasuna dela eta, umeek eta txakur arriskutsu edo gaixoek sarrera debekatuta izango dute. Gainera, kalean bezala, animalien gorotzak bildu beharko dira. Noski, txakurren kontrako tratu txarrak erabat debekatuta egongo dira eta animalien ardura jabeena izango da momentu oro.

Instalazio berri oni esker, bermeotarrek zerbitzu berri bat izango dute, bizi kalitatea hobetzen lagunduko duena.