Gernika-Lumo - Orain dela bi urte hasi ziren lanean, Urdaibaiko eskola-jantokien eredu jasangarri, osasuntsu eta bertoko baten alde. Eta oraingoan ekimen berri batekin dator Jangurie, Busturialdeko 16 ikastetxetako zenbait familiak partekatzen duen plataforma. Familentzako Elikadura Eskola antolatu dute otsailerako, eta beronen bitartez hiru saio egingo dituzte Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Atzo eman zituzten aditzera ekimena berri honen gakoak.

Lehena otsailaren 14an izango da, 18:00etatik 20:00ak arte, eta Nork erabakitzen duu jaten duguna galderari erantzuna ematen saiatuko dira. Bigarrena astebete beranduago izango da. Eta nutrizioa eta osasignarritasuna izango du hizpide. "Nutrizionista baten esku izango da jardunaldia", zehaztu dutenez. ordeutegia 18:00etatik 20:00ak artekoa izango da. Hirugarren eta azkenengoan, bestetik, eskola jantokien gaiari ebatuko diote, gaur egunean hezkuntza zentroetan dagoen errealitatea aztertuz eta ikastetxe gehienetan ezarritako eredua hobetze aldera eman daitezkeen pausoak.

"Beraz, osasungarria, bertakoa eta bidezkoa den elikadura eredu baten alde lanean jarraitzeko deia" egiten jarraituko dute Jangurietik. "Eskola jantokiak aldatzea posible delako". Doakoak izango dira jardunaldiak eta izena ematea, beti ere otsailaren 12a baino arinago, Guraso Elkarteetan edota 688630475 telefonoan whatsapp mezu bat bidaliz egin daiteke.

Hiru dira Jangurie ekimenaren helburu nagusiak: "Umeek osasun-tsu jatea", bertoko elikagaiak, sasoian sasoikoak eta kalitatezkoak" izanik. Bestalde, eskualdeko lehen sektorearen suspertzea dute jomuga. "Bertako ekonomiaren aldeko apustua egiten dute. Lehen sektorea suspertzea eta baserritarren bizi baldintzak duinak izatea". Eta,a zkenik, "eskualdearen jasangarritasuna" dultzatu nahi dute. "Modu naturalean hazitako elikagaiak" nahi dituzte jantokietan, "ahalik eta produktu ekologiko gehien izateko helburuarekin". Eta badira inguruko zenbait ikastetxek gaur egun jantoki eredu berritua ezarri dute, Gernika-Lumoko Allende Salazar Eskola Publikoa eta Seber Altube Ikastola kasu. - I. Fradua