Ondarroa - Zenbait hobe- kuntza egingo dituztela eta, datorren astean Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuak itxita egongo direla zehaztu dute Ondarroako Udaletik. Zehazki, igerileku handiko ura garbi-tzeko iragazkiak berrituko dira eta bestetik dutxatzeko uraren biltegia berrituko da, 1.500 litroko edukiera izatetik 2.000 litroko edukiera izatera pasatuz. “Lan hauek direla eta Zaldupe udal kiroldegiko bi igerilekuak itxita egongo dira urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra arte eta kiroldegian ez da ur berorik eta berogailurik egongo urtarrilaren 27tik asteburura arte”, zehaztu dutenez.

“Lan hauek Ondarroako Udalak Zaldupe udal kiroldegiko instalakuntzak berri-tzeko proiektuaren barruan kokatzen” direla argudiatu dutte. 1985ean zabaldutakoak, kirl instalazioak “orduz geroztik egondako aurrerapausoak baliatu ditu Ondarroako Udalak hobekuntza horiek kiroldegian ezartzeko”. Horrela, igerileku handiko ura iragazteko sistemari dagokionez “hondarra kendu eta mikrobeira ezarriko da material iragazle bezala”. Eta, bestalde, erabiltzaileek dutxatzeko erabiltzen duten uraren biltegia ere handitu egingo da, arduradunek esan dutenez “ordu zehatz batzutan zerbitzua ematea kosta egiten zelako zegoen erabiltzaile kopuru handiarengatik”. Hori dela eta, 2.000 litroko biltegia ezarri da. - I. F.