Arratzu - 80. hamarkadan heldu zen Busturialdera, ea posible zen produktu berrien bitartez ohiko nekazaritza ustiapenak dibertsifikatzea. Ordutik gaur egunera, eskualdeko fruta kutunenetakoa da. Eta kiwien ekoizlerik bada Urdaibain, berau Asier Madariaga da. Arratzuarra zazpi hektareatako esplotazio baten buru da, fruta honek Bizkaian duen ekoizlerik handiena delarik. Eta egindako lanak garaikurra izan du, izan ere Laboral Kutxa-Lorra sariketan aipamen berezia jaso berri du. "Pozik, azken hiru hamarkadetan egindako lanaren aipamena" izan delako, Madariagak "gogor" egiten du lan bere landak aurrera ateratzeko.

Madariaga kaleko-mutila izanikoa da, nahiz eta 18 urterekin heldu zen Arratzuko lurretara. Gurasoek sortu zuten ekoizpena, kiwiaren landaketa eurena eginez. Semeak, hala ere, hainbat urte eman zituen "fabrikan lanean", lehendabizi Muxikan eta gero Mungian. "Gurasoei laguntzen nien, baina nire ogibidea beste bat zen. Eta lurrarekin lotura banuen, baina ez nuen pentsatzen honela amaituko nuenik". Orain dela bost urte hartu zuen nekazal lanpostua. "Hasiera urte gogorrak izan ziren, egia esanda. Baina pixkanaka-pixkanaka uztiakuntza hobe-tzen joan ginen, inbertsioak egiten eta lur berriak ekoizten". Eta baita dibertsifikatzen ere. "Nahiz eta kiwia den produktu nagusia", beste hainbat nekazal produktu egiten ditu: piperrak, tomateak, kalabazak... Horretarako ditu 5.000 metro koadroko negutegiak, baita hiru hektareatako ortua ere. Eta orain dela luze Ozeaniatik ekarritako fruta zazpi hektareatan ekoitzen du, "Bizkaian hektarea gehien dituena naizelarik, urtero 120 eta 130 tona artean ematen dutenak". Baina, guztira, 12 hektareatan egiten du lan arratzuarrak. "Eta nire gurasoak -Bitor Madariaga eta Garbiñe Porturas- oraindik laguntzen naute", dioenez. "Eta oraindik bizirik da Bizkaian lehen aldiz landatu zen kiwien lurzorua, gurea dena... Eta ekoizpen bikaina ematen jarraitzen du". Gernika-Lumon kokatutako Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritzako Eskualdeko Bulegoan ziharduen Antonio Feijook egindakoa apostuak "emaitza bikainak" eman ditu. "Arrakastatsua izan zen, ezbairik gabe".

"Ingurune hau aproposa da kiwiak ekoizteko", dio Madariagak. Baina fruta honen alde egindako baserritarrek ere behar bezalako lana egiten dutela baieztatzen du. "Honelako lan baten ez da ordutegirik. Ni beste leku ba-tzuetan izan naiz lanean, zortzi ordu egunero eta kito! Baina nekazaritzak beste molde batzuk exiji-tzen ditu". Gainera, "naturak ere bere arau propioak ditu. Eta hauen pentsura bizi gara. Ez dago besterik". Baina ekoizpenak aurrera aterata, gero hauek merkaturatu beharra dago. "Nik Mungiako Garaian kooperatiban egiten dut. Eta hortik hainbat supermerkatuetara doaz, zuzenean. Horrek asko lagun-tzen du". Sektoreak bizi duen konpetitibitatea handia da, batez ere multinazionalak tarteko direnean. "Betiko istorioa, globalizazioa", dio Madariagak.

Nekazaritza sektorea gainbeheran da. Argi eta garbi hitzegiten du Madariagak. "Gu gara landa-ingurua zaintzen dugun lehenak, ez beste batzuk". Eta Busturialdean gero eta gutxiago dira nekazaritza lanbide dutenak. "Gu baino, gure gurasoen uztiapena mantendu dugunok, askotan pentsatzen dut gure ostean etorriko direnak azken mohikanoak izango direla". Hori dela eta, arratzuarrak erakunde publikoei "laguntza" eskatzen die, "gaur egun askotan trabak baino ez dituztelako jartzen". Etorkizuna latza izan badaitekeen ere, Madariagak berea egiten jarraituko duela aurreratu du. "Jarraitzeko idea dut, zailtasunak zailtasun".