Markina-Xemein - Peru Abarka album lehiaketaren edizio berria martxan da. Bi ataletan banatuta -lehendabizi narrazio onena aukeratuko dute eta, ondoren, aukeratutako narrazio horiilustratzeko proposamenik onena-, proposamenak aurkezteko epea aste honetan zabaldu berri dute. Otsailaren 28ra arte lanak aurkezteko aukera izango da.

"Kategoria bakarra izango da: helduentzako literatura" eta ipuinak "euskara batuan aurkeztuko dira". Gai librea izanik, "ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira". Hala zehazten dute lehiaketaren oinarriek. Baita prosaz zein bertsoz idatzi daitekeela, beti ere espazioak barne dituen 9.000 eta 12.000 karaktere aurkeztuta. "Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere, hurrengo helbidera: Markina-Xemeingo Udala, Goiko Portala 3, 48270 Markina-Xemein. Bizkaia".

Lehiaketan irabazle bakarra egongo dela gaineratu dute, eta 1.700 euroko saria jasoko ditu. "Horrez gain, lana argitaratuko" dela azaldu dute, "album formatuan". Azkenik, eta narrazio saria eman ostean, "ilustrazio lehiaketa jarriko da martxan" jarriko da. - I. F.