MArkina-Xemein - Azaro Fundaziotik adierazi dutenez, espezializazio estrategiak “lurralde handiagoetan biltzen dira”, nahiz eta euskal erakundeek eskualde txikiagoetara ekarri nahi dituzte, beti ere lankidetzan arituz. Hala, Lea Artibain dauden “enpresa txiki eta ertain horien beharrak eta etorkizun-sena da herrialdeen espezializazio estrategietan integratu nahi dena”.

Maila anitzeko gobernantza da hautatutako lanabesa. Eta iazkoan hasi ziren erakundeak tresna honi tiraka, “Herrialdeen Batzordeak 2019an sortutako maila anitzeko gobernantza terminotik” abiatuz. “Bere aldetik, Bizkaiko Foru Aldundiak, BEAZen bitartez, Bizkaia Orekan proiektua jarri zuen martxan duela hiru urte”.

Ekimen honen helburu nagusia “Bizkaiaren lehiakortasunean aurrera pausuak egitea da, bere dibertsitatea kontuan hartuta. Esperientzia horrek BEAZ erakundeari “maila anitzeko gobernantza helburutzat duen europar proiektu bat gidatzeko ahalmena eman dio non Azaro Fundazioarekin elkarlanean ari den”, azaldu dutenez. - I. Fradua