MArkina-Xemein - Europear jatorriko beste proiektu baten partaide da Artibaiko erakunde bat. Kasu honetan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dagoen eta 3 urteko iraupena duen Cohes3ion ekimenean. Bizkaiko Foru Aldundiaren BEAZ sozietate publikoak zuzendutakoa, Azaro Fundazioa parte hartzaile da “maila ani-tzeko gobernantzaren tokiko kasuak ikertzean” datzan egitasmoan.

Iragan den urrian eman zitzaion hasiera proiektuari, beraz lehenengo pausoak ematen ari da. “Egitasmo honi esker maila anitzeko gobernantzaren tokiko kasuak ikertuko dira, Europar Batasunak bultzatzen dituen berrikuntza eta lurralde garapenerako estrategien koordinazioa eta eragina hobe-tzeko”. Hala, hamar bazkideren artean ager-tzen da Azaro Fundazioa. Bizkaiaz gain -BEAZ eta Lea Artibaiko erakundea eta Orkestra-, proiektuan parte hartzen dute Calabria (Italia), Gales (Erresuma Batua), Mazovia (Polonia), Nord-Vest (Errumania), Estokolmoko eskualdea (Suedia), Ruhr arroa (Alemania) eta Southern Regional Assembly (Irlanda).

Hainbat dira bilatzen diren jomugak: “praktika onak identifikatu, partekatu eta zabaldu; lurraldeko ekintza plana diseinatu; eta EGEFren eta espezializazio adimentsuaren estrategien (S3 edo “smart specialization strategies” direlakoak) proiektu operatiboetan lurraldetasuna barneratzeko politika gomendioak garatu eta hedatu”. Hala ere, proiektuaren onurak 2022an jasoko dira, izan ere hiru urte luzetan landuko dituzte.

Euskadik badu bere RIS3 estrategia propioa, “I+G eta berrikuntza lehentasunetan oinarrituta eskura dituen baliabideak kontzentratzen dituen lurralde ekonomia transforma-tzeko” definituta. Hala ere, “beharrezkoa da etorkizuneko ikuspuntu partekatu bat garatzea eta lehentasuna duten gaiak identifika-tzea”, S3 delako estrategiaren kasuan. - I. Fradua