Busturialdeko VI. Enpresa ideia lehiaketa

Yaiza eta Ania Cid, ahizpak eta ekintzaileak

Yaiza eta Ania Cid Foruriak aurkeztutako enpresa ideia gailendu zen Busturialdeko lehiaketan

Növérek Events enpresak era guztietako ekitaldiak antolatu, kudeatu eta koordinatzea du helburu

26.12.2019 | 06:18
Busturialdeko gazteen enpresa ideien lehiaketan eskuratutako 3.000 euroko txekea "materiala erosteko" baliatuko dute Cid Foruria ahizpek.

Gautegia Arteaga - "Ez genuen pentsatzen gure ideia aukeratuko zutenik, eta benetan pozik gaude". Txekea eskutartean hartuta, Ania eta Yaiza Cid Foruria gernikarrek irribarretsu amaitu zuten orain-tsu ospatutako Busturialdeko VI. Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrean egin zena. Ahizpak eta ekintzaileak, Növérek Events izeneko enpresak eman zien saria.

Era guztietako ekitaldiak antolatu, kudeatu eta koordinatzea helburu duen enpresa da berau, hasiera baten Berlinen garatu zutena eta etxera bueltatzerakoan mantendu zutena. Izenak ere badu bere xarma, izan ere hungarieraz ahizpa esa nahi du. "Gure helburua ez da ekitaldiak sortzea, esperientzia ahaztezinak diseinatzea baizik" ziotenez. Eta hasiak dira jada zenbait ekimen egiten, izan ere eskualdean zein inguruan zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dituzte. "Ezkontzak batzuk egin ditugu, bate erem baina beste tanderako ekitaldi batzuik ere". Erakunde zein norbanakoen-tzako ekitaldien antolakun-tza eskaintzen dute, besteak beste, enpresa-ekitaldiak, azokak, ezkontzak, erakustaldiak, kongresuak, kontzertuak, ikuskizunak edo orotako gizarte-ekitaldiak egin ahal dituzte. "Ideiak gure buruan zeraman urteetan zehar, baina martxan jarri aurretik honetan trebatu gara, bidaiatu eta esperientzia ezberdinak bizi atzerrian ekitaldiak antolatuz. Bi emakume ekintzaile gara, lan hau guztiz bokaziozkoa da eta gure sormen guztia garatzeko aukera ematen digu", diotenez.

Baina, nola sortu zen ideia? Berlin aldean sortua, Gernika-Lumora ekarri zuten Cid Foruria ahizpek. Eta, orain zer etorkizun izango du Növérek Events enpresak? "Dirua inbertituko dugu, hurrengo ekitaldietarako. Asko ditugu preparatzeke, ideia asko ditugu, eta Udalekin eta lankide-tzan aritzea gustatuko litzaiguke". Proiektuaren beste gakoetako bat "iraunkortasuna" izan litekeela ere uste dute, "izan ere egiten dugun guztia printzipio horrrekin egiten dugu". Sormena ere gakoetako bat da. "Ekitaldiak egiterakoan pertsonalizatzen ditugu, bezeroei egokitua. Horrelakoak egitea nahiko zabaldu da Bilbon, edo tankera horretako hiri handietan. Baina gure eskualdean egiteko aukerak ere badira, hainbat sektore desberdinetan". Horrela, gernikarrak "oso pozik" agertu ziren, "etorkizunerako bultzada" izan litekeelako. "Gabonetako aginaldoa da!", aipatu zutenez.

Baina Urremendi Landa Garapen Elkarteko udalerrien eta Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako Gazteria zerbitzuek antolatutako lehiaketak beste emakume bat izan zuen saridun. Lehen sektorearekin lotutako ideia onenari saria Mikobaso proiektuak lortu zuen, "baso ustiapen ereduaren eraldaketan" oinarri-tzen den enpresa ideia. Eskualdeko "lursailen erabilera aldatzeko alternatiba jasangarriago bat eskainiko die bezeroei, hain zuzen ere, etekin ekonomikoaren jatorria alda-tzea eta onddoen ekoizpena gure basoetan ezartzea". Eider Urrutia da ideiaren sustatzailea, Ingurumen Zientzietan Graduatua da eta biodibertsitatearen kontserbazioan oinarritutako masterra duena. "Biodibertsitatean eta ingurumenean hobekuntzak eragiten dituenez, gizarte osoarentzako onuragarria den jarduera dela esan dezakegu", zioen. "Gainera bertoko onddoak ekoiztean, bertoko produktuen komertzioa sustatzen da, hornitzaile eta komertzio zein jatetxeen arteko sare lokala hobetuz".

noticias de deia