Gernika-Lumo - Lekuek festibalak zazpigarren edizioa beteko du. Neguari bukaera emateko, 2020ko martxoaren 7tik 14ra bitartean Gernika-Lumoko kaleak “musika ardatz izanik ekintza eta kontzertu ezberdinez beteko” dituzte, beti ere jaialdiak duen ohiko tankerarekin. Emanaldiez gain, musika azoka, erakusketak edota zineklubaren proiekzioak egongo dira. “Bolondresen bultzadaz sortzen den festibal bereziena da” berau, eta hala izaten jarraituko du, bere bultzatzaileen esanetan.

Gernikako bilgune ani-tzei esker antolatzen da Lekuek. Horrela, Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Trinkete Antitxokoa dira honen “ardatz eta bultz-atzaile nagusiak”. “Urte luzeetan herriari kultura eskaintza alternatibo eta independientea emanaz lan egiten dute, bereziki musika munduaz arduratuta, eta aurrekoetan bezala guztion kultura gogobeteko dute bai herriko bai munduarteko talde eta ekitaldiaz gozatzeko aukera emanez”. Bada, oraingoan Arrate Estudioa eta Lizeo Antzokia ere ekimenaren partaide izango dira.

Egitarauari dagokionez, Sua, Ash Grunwald, Lisabö, Orreaga 778, Wormed eta Gaizka Insunza talde eta bakarlariak taulagainean arituko direla nabarmendu dute, nahiz eta laster emango dute beste nobedade batzuen berri. Azkenik kartelaren sortzailea, urteroko ohitura jarraituz, “eskualdeko artista bat izaten da, oraingoan Rosa van Wyk da irudiaren egilea”.

Bonoen salmentari ekin diote. Eta gaurtik aurrera 25 euroren truke izango dira salgai, Gernika-Lumoko Astra, Aterpe, Ospa eta Zaplast tabernetan. Informazio gehigarria www.lekuekfestibala.com web atarian lortu ahakl izango da. - I. F.