Gernika-Lumo - Orain dela hiru urte sortutako proiektutik eratorritako baratze publikoak esleitzeko aukera berria luzatu du Gernika-Lumoko Udalak. Piperra eta Gatza izenburuko ekimenak 130 lursail sortu zituen, baina erdia baino gehiago oraindik libre dira. Industrialdearen atzeko partean kokatuta, administrazioak hauek eskura-tzeko epea zabaldu du. "60 eta 75 metro koadro bitarteko eremua dute, autokontsumoari eta nekazaritza ekologikoari" zuzendutakoak, nahi duten herritarrek urtarrilaren 31ra arteko epea izango dute.

"Baratze horiek udalerriko irabazi asmorik gabeko pertsona eta erakundeei zuzenduta daude", Gernika-Lumoko Udaletik azaldu dutenez. Beharrezko diren zerbitzu guztiekin egokitutakoak, "autokontsumorako baino ez dira erabiltzen -ezin izango da bertan ekoitzitako produktuen inolako salmentarik egin-, eta produktuak eskuz aldatu edo trukatu baino ezin" izango dira. Herritarrentzako baratze bakoitza "administrazio-emakida bidez" adjudikatuko da, lehia askea eran azaltzen diren eskatzaile guztien artean zozketa bat eginez, "eta eskatzaileak foru-hiribilduan erroldatuta egon behar ziren", nahitaez. Hau da, gernikarrek baino ezin izango dute adjudikatzeke diren lursailetako bat eskuratu.

Orotara 130 lursail dira Gernika-Lumoko baratze kolektiboetan, Busturialdean bakarrak direnak. Eta azken urteetan hauek esleitzen saiatu da Gernika-Lumoko Udala, emaitza ezberdinak lortuz. Hala egin zuen 2016an, eta baitan urtebete beranduago ere. "Ordutik, eta bi deialdi publikoren ondoren, 58 bizilagun Industrialdearen inguruan dauden guneetako batez gozatzen ari dira". Azken deialdi honetan lursaila lor-tzeko, "interesa dutenek Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera". Lursail bat lagatzeko aukera izateko, "dagokion inprimakia bete beharko da, erregistroan NANaren fotokopia bat aurkeztuz".

Proiektua Gatza eta Piperra ekimenak 2014ean eman zituen lehen pausoak. Herritarren arteko rozesu partehartzaileaz gain -Astra eraikinean hainbat bilera egin ziren-, Ibarrako industrigunean Udalak zituen gunean lursailak atontzerari ekin zioten hurrengo hilabeteetan, auzolanean. Administratiboki ere, ordenantza egon beharra izan zen. Hala ere, lehen ortuak ez zituzten 2016ko martxora arte egokitu, eta ostean euren esleipendunei eman. Gaur egun 58 erabiltzaile dituztela zehaztu dute, eta berriak topatzeari ekin dio Udalak.