Ondarroa - Gazterik hasi zen, sorosle bezala eta uda partean, Lea-Artibaiko hondar-tzetan. Urteak joan hala, eta esperientziaz gain, bere jarduna aitortzen duen hainbat titulu lortua da. Kirola ere ez du ezezagun, txikitatik aritu izan baita hainbat modalitate desberdinetan. Baina biak uztar-tzea lortu du Iñaki Iturrik, gaur egun Euskal Herrian ezagu-tzeke den salbamendu eta sorospen kirolean aritzean. Horretarako sortu du Leartiadi SOS elkartea. Eta egiten dutena erakutsiko dute, abenduaren 26an eta 27an 11:00ak eta 12:30ak bitartean, Ondarroako Zaldupeko kiroldegiko igerilekuan . “Bertakoei gure kirola zein den ezagutarazi nahi diegu, anima daitezela etortzera eta probatzera”, dioenez.

Iñakik bizitza erdia uretan ematen duela esan daiteke. Zaldupeko igerilekuko koordinatzaileaz gain, Jaso Kirolak enpresaren barruan, Espainiako Salbamentu eta Sorospen Federazioaren irakaslea da. Baita igeriketan entrenatzailea ere. Azkenaldian gainera, Ondarroa Igerian taldean ere badabil, burubelarri. Eta guzti horiek izanda -eta Gonzalo Diaz Alvaradok Durangon martxan jarritako SOS Rescue taldea isla izanik-, Leartiadi SOS martxan jartzen bururatu zitzaion natxituarrari, “orain urte bat edo”, kirol hau ezagutarazteko “eta praktikatu nahi dutenei ere tokia emateko, eta baita lehiaketetan ere aritzeko”. Euskal Herriak badu zirkuitu propioa -federazioa ere, non Iturriren elkarteak aktiboki parte har-tzen duen-, “baina Lea-Artibain zerbait egin nahi nuen, beti ere kirol honi lotuta”. Lortu du, izan ere, “eta nahiz eta pixkanaka-pixkanaka den”, proiektuak aurrera darrai. Udan Arrigorri hondartzan emandako udalekuetako ikastaroak, asteroko entrenamenduak, erakustaldiak...

“Kontua da ezagutzera ematea”, zeren azaltzen duenez, “probatzen duten askok elkarteko kide egiten dira. Zortzi urtez goratik edonork egin dezake, eta igeriketaz gain, beste hainbat kontu ere baditu”. Hala, Ondarroako ikastetxeetara hurreratu da, “gure klubaren eta kirolaren gaineko informazioa ematera”. Materiale zerrenda luzea da, egiten dituzten frogen adinekoa. “Materiale asko erabiltzen ditugu frogak egiterakoan: 80 kiloko pisua izan dezakeen eta itotzen ari den pertsona bat irudikatzen duen panpina, tutuak, oztopoak...” Lehiaketak ere anitzak dira. “Itsasoan egiten dira udan; neguan berriz igerilekuan. Baina froga asko daude, bakoitza tankera desberdinekoa”. Hala nola, lasterraldiazk uretatik kanpo, sorospeneko lehiak, uretan oztopoak gainditu behar izana...

Segurtasuna da Iturriren jomuga nagusia. “Uretan nola ibili behar den erakustea oso garrantzitsua da; edozein ezbehar gertatzen badan nola erreakzionatu behar den. Pertsona bat nola erreskatatu, adibidez. Baina etxean egitekoak ere oso garrantzitsuak dira. Zure senitarteko batek beharrezko izan lituzkeen larrialdiko laguntza, adibidez”. Hala, Iturrik argi dauka. “Ume batek jakin dezake bihotz-biriketako bizkortzea nola egin, edo bere aitonak izandako ondoezaren aurrean zer egin behar duen. Horrelakoak irakastea oso garrantzi-tsua” dela deritzo. Horrela, “eta kirola egiteaz gain, segurtasunari buruzko formakun-tza ere berebizikoa da”.

“Eskerrak emanda Ondarroako Udalak erakutsitako prestutasunari, beti daudelako laguntzeko prest”, Leartiadi SOS elkarteak erakustaldia egingo du aurki. “Saiatuko gara jendea erakartzen, eta nahi duenak ate irekiak ditu taldean”. Izan ere, etorkizunerako planak ere badituzte. Horrela, “ostiraletan -19:15ak eta 21:00ak bitartean- eta larunbatetan -11:00a eta 13:00ak bitartean- entrena-tzeko aukera zabaltzea espero dute. Bestetik, hondartzarako garaia denean, “Arrigorrira joango gara”. Eta udan euskal zirkuituaren froga bat hartuko dutela aurreratu dute.