Lekeitio - Surflaria gero eta gertuago edo gero eta 5urrunago ote dago paradisutik? Kontu honi eta beste batzuei erantzuten saiatuko da Iñigo Urdinaga ostiralean, abenduaren 14an, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan, 19:00etatik aurrera Artzabal Surf Elkarteak antolatu duen solasaldian.

Surflaria eta paradisua izenburupeko liburua idatzi berri du -laster gazteleraz eta gero ingelesez ere ateratzeko asmoa du- eta horixe izango da doako hitzaldiaren muina. “Berezko izena Iñigo Fernández Ostolaza” duelarik, oriotarra da, hamar urte zeuzkanean hasi zen surfean, eta mundu zabaleko olatuetan aritu da, besteak beste Indonesia edo Australian. “Orain 45 urte dauzka eta surfari lotuta jarraitzen” duela azaldu dute Artzabal taldeko arduradunek. - I. F.