Gernika-Lumo - Euskal Au-tonomi Erkidegoko biosfera erreserba bakarra den heinean, Urdaibai izango da Natura Kontserbatzeko XV. Nazioarteko Foroa ospatzeko gunea. Garapen jasangarriaren inguruko ikasketa eta saiakuntzaren arloko espazioa den aldetik, eta hamarkadetan zehar hainbat esperientzia partekatu ostean, estatu mailatik etorritako hainbat aditu bilduko dira Busturian kokatutako Ekoetxean, datorren urriaren 23tik 25era.

“Foroan, ingurumenaren arloko hainbat aditu arituko dira kontserbazioari, klima-aldaketari eta naturan oinarrituriko irtenbideei buruz”. Hala azaldu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailetik, foroaren kolabora-tzaile dena. Natura eta Baliabide Naturalak Kontserba-tzeko Nazioarteko Batasunaren Estatu Komiteak (CeUICN, gaztelaniazko siglengatik) da bere antolatzaile. Hurbileko esperientziak izango dituzte hizpide -Basque Centre for Climate Change, Sociedad de Ciencias Aranzadi, Lurgaia Fundazioa edo Energiaren Euskal Erakundea (EEE) edota arituko dira ponentzietan parte hartzaile-, baina baita estatuko beste hainbat autonomi erkidegoetan garatutako proiektuak ere emango dituzte aditzera.

“2020ko ekainean Marseillan (Frantzia) egingo den Naturari buruzko Munduko Kongresuaren aurretik egingo den azken ekitaldia izango da, eta CeUICNren topaketa nagusia”, zehaztu dutenez. Hilaren 23an, asteazkenean, izango da lehenengo ekitaldia, IUCNko kideen batzarrarekin. Ostegunean, berriz, “interesatu guztiei zuzendutako jardunaldi irekiak egingo dira -izena eman behar da aurrez-. Hiru talde hauetan banatuko dira eztabaidagaiak: batetik, klima-aldaketaren erronka; ingurumena eta landa-eremua eta etorkizuna aldatzeko tresnak. Eusko Jaurlaritzatik adierazitakoaren arabera, eta hainbat hi-tzaldiz gain, “Aitor Zulueta Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak Klima Aldaketaren Euskal Legea aurreproiektua aurkeztuko du” egun horretan.

Natura Kontserbatzeko XV. Nazioarteko Foroa EAEn egindako hainbat esperien-tziari egingo die errepasoa. Euskal kostaldeko geoparkea, Urdaibain abian den Turismo Iraunkorraren EuropakoGutuna, Hazi Fundazioa landa eremuan ezartzen ari den garapen proiektuak edota EHUk egiten diharduen klima aldaketaren eraginari buruzko ikerketak plazaratuko dira. Bada, foroaren itxiera ekitaldi moduan Urdaibaiko padureatarako tzangoa antolatu dute.

“Administrazio publikoen Natura kontserbazioaz (estatu, eskualde mailan edo tokiko eremuan) aritzen diren arduradunei, GKEei, Natura kontserbatzeko ikerlariei, unibertsitate-ikasleei edota biztanleria interesatuari zuzendutako ekimena da . Hala ere, ez dio uko egingo nazioarteko begirada egiteari: “ekitaldiaren amaieran, IUCNren 2021-2024ko programaren proiektua aurkeztuko da, eta IUCNko presidente Zhang Xinsheng-ek hartuko du parte, Skype bidez”.

UICN ri dagokionez, “ingurumenaren arloko munduko sarerik handiena” dela adierazi dute Eusko Jaurlaritzako bozeramaileek. “Erakundeak 16.000 aditu baino gehiago ditu, eta 1.300 entitate baino gehiago; horien artean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Natur ondarea berreskuratu, kontserbatu eta modu jasangarrian erabiltzea du xede nagusi”. Estatu mailari dagokionez, komitean “erakunde horietako 40 biltzen dira (gobernu-organismoak eta GKEak). Topaketarako eta eztabaidarako gune gisa funtzionatzen du, UICNren ezagutza-sareen bitartez esperientziak truka-tzeko aukera emanez eta kideen arteko lankidetza sustatuz”. Eta oraingoan, Urdaibaiko esperientziak izango dituzte mahai gainean.