BERMEO - Iragan den ostiralean egindako Bermeoko Udaleko Osoko Bilkurak 2020rako ordenantza fiskalak onatu zituen. Ezohiko bilera egin ostean, onartuta geratu dira zerga eta tasa berriak, hainbat berritasunekin. besteak beste, eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) dagokionez, “etxebizitza hutsei ezarritako %50eko errekargua kendu” diete udal ordezkariek. Orokorrean, tasen gehiengoak %1,5eko igoera jasoko dute, nahiz eta kasuan kasu zenbait hobari eplikatuko diren.

Etxebizitza hutsei ezarritako errekargua kentzeaz gain, Ezaugarri Berezien Ondasun Higiezinei “aplikatu beharreko tipoa eguneratuko” dela azaldu dute. Horrela, tipo berria “%0,50a” izango da. Bestetik, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zergak %1,5eko igoera izango duela iragarri dute Udaletik. Eta Hiri-lurren Balio Gehikuntza; Instalakuntza, Eraikuntza eta Obrak; eta Ekonomia Jardueren gaineko zergak bere horretan mantenduko dira, iragan den urtean.

Tasei dagokienez, gehiengoak %1,5eko igoera izango dute, nahiz eta salbuespenak ugariak izango diren: Establezimenduak irekitzeko udal jardueraren tasa; Udal azokaren tasa; Bermibus zerbitzuaren tasa; Animalien adopziorako zerbitzuen tasa; Azterketetan aurkezteagatik agiriak emoteagatik udal zerbitzuaren tasetan hobariak onartu dira. Azkenik, eta Jarduera ekonomiko berriak zabaltzeko bideraturiko hobariak edota neurriak onartu direla nabarmendu dute Udaletik. Udal azokan zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko zergan “baimen berriak emateagatik sei hilabeteko kadentzia” izango da ordainketan.

Obra lizentziei dagokienez, “kuotaren %50eko murrizketa herri barruko merkataritza-lokaletan jarduera berriak ireki-tzeagatik”. Azkenik, industria gunetik kanpo jarduera berriak irekitzeagatik “sastar batze zerbitzuaren tasan %50eko murrizketa” eskainiko da, beti ere “lehenengo urtean”. - I. F.