Kortezubi - Santimamiñe inguruan azken urteotan “turismoaren gorakada nabaria” izan dela eta, Kortezubiko Udalak neurriak hartu ditu. Lezika inguruan, eta batez ere jai egunetan, “gaizki aparkatutako autoek sortzen dituzten arazoak ekidi-tzeko”, Udalak aire libreko urte-sasoiko aparkaleku bat eraiki du. Proiektuak Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa jaso du eta etorkizunean 75 ibilgailurentzako lekua izango du.

Udaletik zehaztu dutenez, “Aste Santuan eta urtean zehar izaten diren jai egunetan, jende mordoa hurbildu zaigu Santimamiñe inguruaz gozatzera”. Baina Lezika gunean kokatutako aparkalekua betetzerakoan, ibilgailuek “Omara doan bidegorria eta errepide foralaren espaloia hartzen zituzten, auzotarren artean eragozpenak sortuz”. Hori dela eta, eta istripu larri baten suertatzerakoan, berebilek suhiltzaileei edo anbulantziari bidea ostopatzen diete. sor litezkeen arazoak medio. “Egoera hauek ekidin nahi ditugu, bizilagunen eta baita bisitarien segurtasuna hobetuz”, Karmele Enbeita alkateak adierazi zuenez.

lursaila Ingurunea bisitatzen duten bisitaeiak hainbat dira, azken hilabete hauetan bai Santimamiñeko kobara zein Basondoko animalien babeslekua joaten direnak. Eta guztira 75 ibilgailu jasotzeko ahalmenarekin, “geralekuak 1500 metro koadro hartu ditu nekazal lurzorutik”. Aparkalekuak Biosfera Erreserbaren legedia betetzen duela azaldu dute. “Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erabilpen eta kudeaketa zuzentzeko planaren gehienezko neurria” dela esan dute. Eta, bestetik, ibilgailuek lursailean “eragin ditzaketen filtrazioak, isuri aurretik jasotzearren eta baita bertan pilatu litekeen ura jasotzeko ere, dekantazio eta erregistro kutxa bat eraiki dira”.

Aparkalekua egiteko lanak hasi aurretik, eta Lezika inguruan erabilitako lurzoruaren egoeraren ezaugarriak zehaztearren, esplorazio jarduketa bat zertu zen. “Urte batzuk barru, bertan emango den erabilerak, kutsaketarik sortu duen ikusteko”, Kortezubiko udaletik gaineratu dutenez. - I. F.