MARKINA-XEMEIN. Eskualdearen garapen ekonomikoaren aldeko proiektuak definitu, sustatu, dinamizatu eta garatzea helburu duen entitatearen arabera, “Ondarroan eta Lekeition kokatuak daudenak, 2019ko uztailetik abuztura bitartean 21.350 bisitari jaso dituzte. Markina-Xemeingo erromesen aterpetxeak, berriz, eguneko batezbesteko 65 erromes hartu ditu maiatzetik abuztura bitartean”.

Hala, “uda honetako joera positiboa izan dela baieztatu daiteke”. Eta beste tendetzia bat ere agertzen ari dela diote Leartibai garapen Agentziatik, “bisitariaren profila aldatu dela. Bisitariek gero eta berariazko informazio gehiago eskatzen dute beraien bisitak diseinatu edo antolatzeko, bai etorri aurretik, bai bertan daudenean. Halaber, eskualdeko baliabideetara bisitak gehitu egin dira. Datu horiek sektorearen betetze datuekin berresten dira, azken urteetako joera jarraitu baitute, betetze tasa altuekin”.

Lea-Artibain uda-garaia”balioztapen positiboarekin bukatu da”. Bada, badira erronka berriak ere. eta guztien artean, desestazionalizazioarena da nabarmenetakoa. Eta baita turismoa eskualde osoan zabaldu beharra, etorkizunerako proiektuekin lagunduta lor daitekeen jomuga dena. “Bisitari guztiak gonbidatu nahi ditugu gure eskualdea urte guztian zehar ezagutzera, ikusteko eta egiteko aukera piloa eskaintzen baititu”.

Garapen Agentziak azaldutakoaren arabera, “Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea sustatzeko plan bat garatzen” ari dira, “GR-38 izenarekin ere ezagutzen dena”. Izan ere, “Lea-Artibain bidearen hiru adar daude: bat Ondarroako portuan itsasoratzen da eta beste biak Lekeitioraino heltzen dira. Horietako batek Markina-Xemein igarotzen du, Santutxu auzotik. Hirugarrenak, aldiz, Lea mendi-bidearen ibilbidearekin bat egiten du”. Balio handiko ibilbidea da eta “zaindutako, askotariko eta ikusgarria den paisaia eskaintzen du. Baita, bidearen bilakaerarekin lotutako ondare-baliabide sail garrantzitsu bat ere”, adierazi dutenez.