kostaldea

Iñaki Gorroñok jarraituko du Partzuergoaren presidentetzan

Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberan izango da presidenteorde

09.02.2020 | 17:14
Gernika-Lumoko Astran egin zuten Partzuergoaren Kontseilu Orokorra.Busturialdeko Ur Partzuergoa

Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberan izango da presidenteorde

Gernika-Lumo - Busturialdeko Ur Partzuergoak badu presidentea. Kontseilu Orokorrak hala onartuta pasaden asteartean, Gernika-Lumoko zinegotzi den Iñaki Gorroñok jarraituko du karguan. Presidenteordetzari dagokionez, Gautegiz Arteagako alkate den Juan Felix Naberanek ere bere postuan mantenduko du. Eskualdeko entitatearen azken arduradunak izan litezke, izan ere Urdaibaiko ur sistemaren kudeaketa integralaren ardura duen erakundeak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergora sartzeko izapideak egin ditu, urte bukaera baino aurretik zehaztu litezkeenak.

Partzuergoak berak hala onartuta, Gorroño eta Naberanez gain beste bi arduradun izango ditu Ba-tzorde Eraginkorrak. Eta guztiak dira EAJ alderdikoak. Hala, Urdaibaiko itsasadarreko ezkerraldeko herrien ordezkari izango da Mundakako alkate den Mikel Bilbao Ruiz. Eskuinaldekoei dagozkienez, Joseba Mallea Lamikiz Mendatako alkatea hautatu zuten iragan de asteartean Gernika-Lumoko Astra eraikinean egindako bileran. "Presidentea aukeratzeko hautagai bakar bat egon zen, Iñaki Gorroño Etxebarrieta, hain zuzen ere. Aldeko 16 boto, baliobako boto bat, eta zurizko lau" izan zituen bere hautagaitzak. Naberanen kasuan, "aldeko 16 boto eta zurizko 5 emon ziren horretarako. Batzorde Eraginkorreko Mundakako itsasadarraren ezkerraldeko herrien ordezkaritzarako bakarrik hautagai bat egon zen, Mikel Bilbao Ruiz, Mundakako alkatea. Honek aldeko bost boto eta zurizko bat izan zituen". Eskuinaldeko ordezkari-tzari dagokionez, "hautagai bat baino gehiago aurkeztu ziran. Kasu honetan kandidatura biak honakoak izan ziran: Joseba Mallea Lamikiz, Mendatako alkatea (EAJ) eta Iratxe Arriola Alzola, Eako alkatea (EH Bildu). Botazio bi jarraian burutu ziren eta hauetan aldeko lau botoen berdinketa emon zen. Hau dala eta, aurrekari administratibo bat hartu zen kontutan bardinketa erabakitzeko. Azkenean, Joseba Mallea Lamikiz aukeratu zan ordezkari gisa".

Aukeraketa horrek EH Bilduren kritika ekarri zuen, euren aburuz EAJk "Busturialdeko udalez gaindiko erakundeetako kontrol organoetan eskualdeko jendartearen aniztasuna ezabatu" zuelako. Busturialdeko Ur Partzuergoak zehaztutakoaren arabera, Gotzon Bareño idazkariak "botazioa desblokea-tzeko aukera ezberdinak planteatu zituen. Berdinketa desblokea-tzeko irizpidea botazioz aukeratu zen, hautagai ezberdinen alderdien botoen babesa baloratzea izan zen erabakia". Formula hau 2011 urtean erabili zela adierazi dute Partzuergoko arduradunek, "aurrekari administratiboa sortuz: Busturialdeko Ur Partzuegoko kideak diren eskumaldeko herrien hautagai ezberdinen partiduko botoak gehi-tzea". Hala, maiatzaren 26ko hauteskundeetan lortutako boto koporuak desorekatu zuen berdinketa. "EAJk eskumaldeko zortzi herrietan (Elantxobe, Ea, Ibarrangelu, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Arra-tzu, Mendata eta Ajangiz) lortutako boto kopurua 1.408 izan zen eta EH Bilduk 1.184. Formula honek botazioa desblokeatu zuen Mendatako alkatearen alde".

EH Bildu, kexu EH Bilduk bere iritzia plazaratu zuen, prentsa ohar baten bitartez. Izan ere eskualdeko eskuinaldeko botu berdinketa zela eta, Ibarrangeluko hauteskundeetako bozkak alde batera utzi izana egotzi zien EAJkoei. Koalizioak Iratxe Arriola Eako alkate eta Ur Par-tzuergoko presidente izandakoaren hautagaitza aurkeztu zuen. Ajangizko alkate Koldo Carbonellen esanetan, "egoera horren aurrean EAJk erabaki zuen Ibarrangeluko hautagaitza independientearen bozkak kanpoan uztea, EH Bildu eta EAJrenak soilik kontuan hartuz jeltzaleen mesedetan". Gaineratu zutenez, "jarrera horrekin EAJk asmo bi ditu. Alde batetik, eskualdearen aniztasunaren aurka egin nahi du eta, bestetik, horrelako erakundeen gardentasuna kolokan jartzen dute. Erakunde hauen kudeaketan lekukorik ez dutela nahi agerian geratzen da. Ematen du batzuek beldur diotela parte-hartzeari; mehatxu bat bezala ikusten dutela".

noticias de deia